Ramon Agirre Lasarte

Donostia (Gipuzkoa) (1954)

Biografia

Donostian jaioa. Ama donostiarra zuen eta aita Algortan jaioa: Donibane Lohizunen ezagutu zuten elkar, gerrako exiliatu bezala. Aitaren anaia Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen. Ramon zazpi senidetan hirugarrena zen. 3 urtetik 8 urtera bitarte Karmele Esnalen ikastolan ikasi zuen, Artzai Oneko etxe batean. Umetan Euzkal Iztundea antzerki taldearen obra batzuetan hartu zuen parte, bi anaiarekin batera, Maria Dolores Agirre zuzendariarekin. Gaztetxo dantza taldean ere ibili zen. Santo Tomas lizeoan jarraitu zituen ikasketak, eta ondoren arkitektura ikastera joan zen, Valladolidera, marraztea asko gustatzen zitzaiolako. Ondoren Parisen ia urtebete igaro zuen; han antzerkia egiten hasi zen. Bueltan, interpretazio ikasketak egin zituen Antzerti eskolan, eta ordutik aktore lana izan du bizimodu. Antzerkia, telebista eta zinema. Aktore ezaguna da. Euskararen aldeko lanetan jardun du beti. San Telmo museoan egindako elkarrizketa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-211 2021 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia