Klara Badiola Zubillaga

Donostia (Gipuzkoa) (1954)

Biografia

Parte Zaharrean jaioa. Ama Altzakoa zuen, Herrerakoa, eta aita donostiarra (aitaren aldeko amona Andoaingoa). Etxean euskaraz hitz egiten zuten arren, ikasketak gaztelaniaz egin zituen: San Bartolome moja-ikastetxera joan zen umetan. Ondoren Filologia Erromanikoa ikasi zuen Deustuko unibertsitatean. Irakasle lanetan hasi zen, baina antzerkigintzari heldu zion gero. Xaribari pailazo taldeko kide zen, eta Herri Irratian haurrentzako programa bat egiten ari zela, 1981ean "Segoviako ihesa" filmean parte hartzeko aukera izan zuen. Antzerti eskolan eman zuen izena, eta geroztik antzeztea izan du lanbide. Zinema, telebista zein antzerkia, denetik jorratu du, bere ibilbide oparoan. Aktore ezaguna da. San Telmo museoan egindako elkarrizketa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-210 2021 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Guraso eta aiton-amonen jatorria Bideoaren ikonoa
2 Etxean giro euskalduna, baina kanpoan oso erdalduna Bideoaren ikonoa
3 Euskaraz alfabetatzeko erabakia Bideoaren ikonoa
4 Gurasoak euskarazko filma ikustera; euskal musika Bideoaren ikonoa
5 Umetan euskal dantzak ikasten Bideoaren ikonoa
6 Umetan antzerkiak eta filmak urrutiko kontua Bideoaren ikonoa
7 Bizpahiru urtez larunbatero umeentzat antzezten Bideoaren ikonoa
8 Antzerkian eta telebistan nola murgildu zen Bideoaren ikonoa
9 Xaribari taldearekin herrietako umeak alaitzen Bideoaren ikonoa
10 Antzerti eskolako lehen promozioko kide Bideoaren ikonoa
11 Jarrai taldea eta "Cómicos de la legua" Bideoaren ikonoa
12 Ez dok Amairuren `Baga, biga, higa... sentikaria´ ikuskizuna Bideoaren ikonoa
13 Bikoizketa lanetan nola hasi zen Bideoaren ikonoa
14 `Segoviako ihesa´ filma Bideoaren ikonoa
15 `Segoviako ihesa´ filmak zinemarako ateak ireki zizkion Bideoaren ikonoa
16 `Amama´ filma berezia izan zen berarentzat Bideoaren ikonoa
17 `Ehun metro´ filmean Patxi Biskertekin Bideoaren ikonoa
18 Besteen azalean sartzeak ematen duena Bideoaren ikonoa
19 Zinema vs. telebista; aurrekontuaren eragina Bideoaren ikonoa
20 `La ratonera´ antzezlanarekin sei hilabetez Madrilen Bideoaren ikonoa
21 Egunero antzezteko aukera; bi hizkuntzatan egin beharra Bideoaren ikonoa
22 Euskarazko ikus-entzunezkoak beharrezkoak normalizaziorako Bideoaren ikonoa
23 Euskarazko zinemagintzan badago talentua Bideoaren ikonoa
24 Aktoreen lana, gorabeheratsua Bideoaren ikonoa
25 Aktore izan nahi duenarentzat aholkuak Bideoaren ikonoa
26 Emakumeek paper nagusia eskuratzeko aukera gutxiago adin batetik aurrera Bideoaren ikonoa
27 Antzerkian publikoarengandik jasotzen den energia Bideoaren ikonoa
28 Berak egindako filmak gehienez bi aldiz ikusten ditu Bideoaren ikonoa
29 Euskarazko lanen aldeko apustua Bideoaren ikonoa
30 Julio Medem zuzendariaren bi filmetan Bideoaren ikonoa
31 `Bi anai´ filmaren berezitasuna Bideoaren ikonoa
32 Familiako lehen aktorea Bideoaren ikonoa
33 Ezagun egin duten filmak Bideoaren ikonoa
34 Aitona-amonek euskarazko aldizkariak irakurtzen zituzten Bideoaren ikonoa
35 San Bartolome mojen ikastetxean klase bereizketa eta euskararik ez Bideoaren ikonoa
36 Gurasoen jarrera aurrerakoia Bideoaren ikonoa
37 Beste ume euskaldun batzuekin elkartzen noiz hasi ziren Bideoaren ikonoa
38 Donostian lehen baino euskara gutxiago entzuten da Bideoaren ikonoa
39 `La ratonera´ antzezlana euskaraz Bartzelonan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia