Pello Zabala Bengoetxea

Amezketa (Gipuzkoa) (1943)

Biografia

Pernandoren odolekoa, Amezketan jaioa da Pello, eta han pasatu zituen haurtzaroko lehen urteak. Aitak herriko paper lantegian egiten zuen lan, eta lagun kamioilariei esker, urtean behin Arantzazura egiten zuen txangoa bere familiak. Han gazteak jolasean ikusi zituen Pellok, eta irakurtzeko zein ikasteko gogoa txikitatik izanik, arrazoi bat ala bestea medio, zazpi urterekin jakinarazi zien gurasoei Arantzazura joan nahi zuela. Aita saxofoi-jolea ere bazuen, eta txikitatik ikasi zuen solfeoa. Arantzazun zaletasun horri ere eman zion bide, musika klasikoan aditu izatera iritsiz. Fraide-etxean izan zuen kontaktua berea ez ziren euskalkiekin ere, eta bertan bizi zituen euskara batuaren inguruko eztabaidak. Han irakurri zituen Gandiagaren idatziak, eta baita musikatu ere. Ezer baino lehen, Arantzazuko frantziskotarra baita Pello. Bereziki, eguraldiaren inguruko gaietan aditu gisa ezagutzen bada ere, zaletasun hori berria du, Euskadi Irratiaren eraginez sortua eta bere kuriositateak bultzaturik landua. Bere gainerako zaletasunak, ordea, ez ditu sekula alboratu: izan musika konposatzen, izan eguraldiari buruzko gaiez idazten, izan Arantzazuko fraide gisa bere ardurak betetzen, atsedenik gabe lanean darrai Pellok.

Zintak

KodeaDataProiektua
AME-011 2011 Euskal Herriko Ahotsak
AME-012 2011 Euskal Herriko Ahotsak
AME-018 Atzoko Zegama

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita hogeita hamabost urterekin hil Bideoaren ikonoa
2 Aitak solfeoa irakatsi Bideoaren ikonoa
3 Musikaren munduan murgilduz Bideoaren ikonoa
4 Amezketako giroa Bideoaren ikonoa
5 Etxean ezin ezkerreko eskua baliatu Bideoaren ikonoa
6 Hitz egiten ikasi zuenerako, irakurtzen bazekien Bideoaren ikonoa
7 Amezketako harria ezin inork altxa Bideoaren ikonoa
8 Hamar urterekin Arantzazura Bideoaren ikonoa
9 "Elizakoa zen gure bizitza" Bideoaren ikonoa
10 Errektorea Arantzazuren kontrakoa Bideoaren ikonoa
11 Arantzazura irteerak Bideoaren ikonoa
12 Arantzazu lehen aldiz ikusi zuenekoa Bideoaren ikonoa
13 Arantzazuko eliza zaharra Bideoaren ikonoa
14 Oteizak ospelentzat ukendua eskatu Bideoaren ikonoa
15 Amonak euskaraz ez idazteko eskatu zion Bideoaren ikonoa
16 Euskarazko liburuak irakurri, euskara ez galtzeko Bideoaren ikonoa
17 Errekreoa euskara gogoratzeko baliatu Bideoaren ikonoa
18 Astean ordutebete euskaraz Bideoaren ikonoa
19 Salbatore Mitxelena ezagutu zuenekoa Bideoaren ikonoa
20 Zenbait kontu Gandiagari buruz Bideoaren ikonoa
21 Arantzazuko bilera klandestinoak Bideoaren ikonoa
22 Villasanteren fitxak zapata kaxetan Bideoaren ikonoa
23 Jakinen sorreran egindako lanak Bideoaren ikonoa
24 Intxaustiren adar jotzeak Bideoaren ikonoa
25 Joxe Azurmendiri buruzkoak Bideoaren ikonoa
26 Joxe Azurmendik, ikasteko erraztasuna Bideoaren ikonoa
27 Eguraldiaren iragarpenak egiten hasi Bideoaren ikonoa
28 Irratiko lana, gogorra Bideoaren ikonoa
29 Tenporen teoria, nondik? I Bideoaren ikonoa
30 Tenporen teoria, nondik? II Bideoaren ikonoa
31 Esaera zaharrak eta eguraldia Bideoaren ikonoa
32 Juan Miguel Orkolagaren iragarpenak Bideoaren ikonoa
33 Kanpai bidez eguraldiaren iragarpena Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia