Juan Mari Beltran ArgiƱena

Donostia (Gipuzkoa) (1947)

Biografia

Donostian jaio zen; aita donostiarra zuen (itsasoan egiten zuen lana) eta ama ere bertan zegoen neskame. Umetan Etxarri Aranatzera joan ziren bizitzera, eta Juan Mari hantxe hasi zen klarinetea eta txistua jotzen. 15 urte zituenean, familia Donostiara joan zen bizitzera, eta han ere musika ikasten eta txistulari lanetan jarraitu zuen. 60ko hamarkadako kultur giro euskaltzalean murgildu, eta Argia dantza taldean hasi zen -Bixente anaiarekin batera- musikari gisa. Eta garai hartan herri musika ikertzeko griña piztu zitzaion. Handik hona hainbat musikarirekin egin du lana, hainbat disko plazaratu ditu, musika irakaslea izan da (multi-instrumentalista da) eta Soinuenea Herri Musikaren Txokoa sortu du (Oiartzunen), herri musikari buruzko ikerketen emaitza den zentroa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-185 2018 Euskal Herriko Ahotsak
DON-186 2018 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Txistulari eta klarinete jotzailea bandan umetan
2 Musika jotzeko motibazioa umetan
3 Etxarriko musika bandako zuzendariak
4 "Cara al Sol" bizkor-bizkor abesten
5 Eskoletan eraztun zigortzailearen erabilera noiz kendu zuten
6 Umetan erdaraz, gaztetan euskaraz
7 Nafarroako diputazioaren diploma euskal hiztunentzat
8 Donostiara hamabost urterekin: txistua, dantza taldea eta etxeko komuna
9 Donostian auzoz auzo txistulari
10 Txistulari ezkontzetan hamar duroren truke
11 Argia dantza taldean txistulari
12 Oteiza eta Urbeltzen eragina
13 Folklorea bizirik dagoela deskubritzea
14 Herriz herri grabaketak egiten Urbeltzekin, ikerketarako
15 Dantzen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak ikertzen
16 Dantzak, musika eta jantziak aztergai
17 Inauteriak mundu guztian dira zaratatsu eta koloretsuak
18 Erritmoa unibertsala da
19 Musika joaldiak dantza ikuskizunetan
20 Txalaparta jotzen nola hasi zen
21 Rafa Ruiz Balerdirekin musika garaikidea
22 Musikarekiko ikuspegia aldatu zuenekoa
23 Jotzen dituen tresna nagusiak
24 Xirularrua, asko jo izan den musika tresna
25 Artzain txabolan aurkitutako bostehun urteko tronpa
26 Txalaparta, alternantzian jotzen den musika tresna
27 Alternantzia, behartuta egin beharrekoa
28 Bidelagun izan dituen musikariak
29 Azala taldea
30 Bidelagun izan dituen musikariak II
31 Bidelagun izan dituen musikariak III
32 Garai bateko emakume musikariak, gaizki ikusita
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia