Kepa Errasti: "Ni euskeraz bizi naz eta euskeraz bizi dot dana"

2021ko urt. 13a, 08:49

Kepa Errasti aktore aretxabaltarrari elkarrizketa egin diogu, Gazte Gara Gazte proiekturako. Ikusi haren testigantzekin prestatu dugun bideoa! Gainera, elkarrizketako bideo-pasarte guztiak ipini ditugu sarean. 

Aktorea, gidoigilea. Kepa Errasti antzerkian ibili da gehienbat. Une honetan ETB-1eko "Barre librea" programan ere ikus dezakegu. "Erlauntza" lanarengatik ere bolo-bolo ibili da bere izena: berak idatzitako antzezlanak arrakasta izan du eta film ere bihurtu dute. Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatu dugu Kepa, Gazte Gara Gazte atalerako. Ondoren grabazioa osorik landu dugu, eta orain bideo-pasarte guztiak daude ikusteko moduan, sarean. Guztira 35 pasarte. Ikusi eta disfrutatu!

Bere ibilbide oparoan izan dituen esperientziak kontatu dizkigu. Besteak beste, umetako eta gaztetxotako ametsak: umetan Indiana Jones izan nahi zuen eta pelikulak erosten zituen ezkutuka. Beti gustatu izan zaio "saltseoa". Eskolan egin zuen lehen antzezlana, 12 urterekin, eta 14rekin antzerki tailer batean eman zuen izena, 16 urte zituela esanda. Kazetaritza ikasi zuen Leioan eta antzerkigintza Donostian. Goenkalen eman zituen lehenengo pausoak. Xake antzerki taldearen sortzaileetako bat da. Euskaraz sortzen du, hori baita naturalena berarentzat: "Ni euskeraz bizi naz eta euskeraz bizi dot dana", dio Kepak. Eta euskalkiak darabiltza lan tresna moduan, gauzak kontatzeko orduan.

Hautatutako zatitxoekin bideo labur bat prestatu dugu, hauxe:

Eskerrik asko, Kepa! Segi orain arte bezala, maite duzun hori egiten! 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia