Albisteak
Euskararen osasun digitala aztergai, atzo Soziolinguistika Klusterreko Jardunaldian
2018ko aza. 7a, 12:48
Bilbon egin zuten Soziolinguistika Klusterraren Jardunaldiaren 10. edizioa, EHUko Bizkaia Aretoan, eta Badiharduguko kideak ere bertan izan ginen.
Gazte Gara Gazte proiektua aurkeztuko dugu Iruñean, Sarean Euskaraz jardunaldietan
2018ko aza. 5a, 13:09
Sarean Euskaraz jardunaldietan izango gara bihar eta etzi, Iruñeko Baluarten. DBHko eta Batxilergoko 1.000 ikasle inguru bertaratuko dira, eta besteak beste Gazte Gara Gazte proiektuaren berri izango dute.
Adio Extefana Irastorzari, Hendaiako euskaltzale eta poetari
2018ko urr. 30a, 12:55
Atzo zendu zen, 93 urterekin, Hendaiako memoria historikoa jasotzen lagundu duen idazlea. 2009an elkarrizketatu genuen, Ahotsak.eus proiekturako, eta haren testigantzak on-line daude.
"Eibarko Emakumeen Aztarnak" erakusketan, Ahotsak.eus proiektuko hainbat bideo pasarte ikusgai
2018ko urr. 20a, 17:45
"Eibarko Emakumearen Aztarnak" erakusketa ikusteko aukera izango da Eibarren, bihartik aurrera, Ondarearen Europako Jardunaldietako ekitaldien barnean. Bertan Ahotsak.eus proiekturako jasotako hainbat testigantza erabili dituzte.
Desagertutako bi lanbideri buruzko bideoa ikusgai: farolariak eta serenoak
2018ko urr. 18a, 10:20
Farolariak eta gauzainak, garai bateko bi ogibide horiei buruzko testigantzekin bideoa prestatu dugu. Horretarako, Ahotsak.eus proiekturako egindako elkarrizketak baliatu ditugu.
Betiko kanta-jolasen transmisioari buruzko bideoa prestatu dugu
2018ko ira. 28a, 13:26
Nola egin antzinako ohituren transmisioa? Ahotsak.eus proiektuan adinekoei jasotako kanta-jolasak hainbat ikastetxetan landu dituzte, haurrekin. Eta transmisio hori erakusten duen bideoa prestatu dugu, zazpi kantu-jolasekin.
Gerraosteko ikastola klandestinoei buruzko bideoa igo dugu sarera
2018ko ira. 6a, 10:03
Jakin nahi al duzu ezkutuko ikastolak nola sortu ziren eta nola joan ziren zabaltzen? Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzekin bideo eder hau sortu dugu.
"Euskararen transmisioaren etena" bideoa sarean ikusgai
2018ko abu. 27a, 11:44
Guraso batzuek seme-alabei beren hizkuntza ez irakastea erabaki zuten. Zergatik? Erantzunetako batzuk Ahotsak.eus proiektuko testigantzekin osatu dugun bideo honetan aurki daitezke.
"Euskalkiak hezkuntzan eta komunikabideetan" bideoa ikusgai
2018ko abu. 24a, 09:03
Zein leku dute euskalkiek ikastetxeetan? Eta hedabideetan? Ahotsak.eus proiektuko testigantzekin bideoa osatu dugu, hainbat tokitako gazteen iritziekin.
"Euskalkiak eta umorea" bideoa, gazteen testigantzekin
2018ko uzt. 27a, 09:01
Euskalkiek balio al dute umorea egiteko? Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatutako hainbat gazteren iritziak batu ditugu bideo honetan.
Euskara ikastea zaila dela gezurtatzen duen bideoa sarean
2018ko uzt. 25a, 09:34
Euskara munduko hizkuntza zailenetako bat dela dio mitoak. Euskara ikasi duten hainbat atzerritarren testigantzak batu ditugu "Euskara ikasteko prozesua" bideoan. Ea zer dioten!
11 hizkuntza berri gehitu ditugu 101L proiektuan
2018ko uzt. 23a, 12:10
EHU-k Udako Ikastaroen barruan Gasteizen antolatutako 'HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen II. Topaketa'-ko partehartzaile batzuk elkarrizketatu ahal izan ditugu.
"Euskararen kontrako jarrerak, gerraostean" bideoa prestatu dugu
2018ko uzt. 17a, 11:30
Francoren garaian euskara oso zapalduta egon zen. Asko dira garai ilun hori nolakoa zen kontatzen duten lekukoak. Ahotsak.eus proiektuko testigantzekin bideoa osatu dugu, gertatu zena ezagutarazteko.
"Plazentziatarren ibaixa garbi zegoeneko testigantzak" dokumentala laster kalean
2018ko uzt. 10a, 10:32
Uztailaren 13an aurkeztuko da Alkarrekineko Mendiak eta ibaiak lan taldeak egindako dokumentala, Soraluzeko antzokian. Modu batera edo bestera ibaiarekin harremana izan duten herritarren testigantzak bildu dituzte.
Elbira Zipitriari buruzko filma: "Muga deitzen da pausoa"
2018ko eka. 28a, 12:41
Dokumentala prestatu du Maider Oleaga zuzendariak, Elbira Zipitria (1906-1982) andereñoari buruz. Crowfunding-a egin zuen dirua lortzeko, eta Ahotsak.eus proiektuak ere parte hartu zuen. Filma udazkenean estreinatuko dute.
Julio Onaindia zendu da, Gernikako bonbardaketen azken lekukoetako bat
2018ko eka. 21a, 12:36
Gernikako bonbardaketen lekuko izan zen, 12 urterekin. Hainbat oroitzapen eta kontakizun jaso genizkion 2011. urtean elkarrizketa egin genionean.
Imanol Azkuek Zumaiako euskararen historia soziala ikertuko du
2018ko eka. 12a, 10:30
Zumaiako Udalaren beka lortu du, eta besteak beste Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak erabiliko ditu.
Jerardo Elortzaren omenezko Kultur Astea egiten dihardute Oñatin
2018ko eka. 5a, 10:20
Jerardo Elortzari (Oñati, 1944) omenaldia egiten ari zaizkio, bere jaioterrian. Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzekin osatutako bideoa erakutsi zuten atzo.
Felisa Etxabe elkarrizketatu dugu, 100 urteko azkoitiarra
2018ko mai. 17a, 11:02
Felisa eta Flora bikiak dira, eta biak iritsi dira 100 urtera. Felisa Etxabek Elgoibarko bere etxean hartu gaitu, eta besteak beste gerrako kontuak kontatu dizkigu: Gernikako bonbardaketa bertatik bertara bizi izan zuen. Ahotsak.eus proiekturako egin diogu elkarrizketa.
Batxilergoko ikasleek egindako grabazioak Ahotsak-era ekarri ditugu
2018ko mai. 15a, 13:31
Donostiako San Ignacio ikastetxeko ikasleek elkarrizketak egin dituzte aurten ere, ahozko ondarea jasotzeko. Euskara ikasgairako egin dituzte, Gorka Lekaroz irakaslearekin, eta Ahotsak.eus proiektuan jaso ditugu.





