Euskara ikastea zaila dela gezurtatzen duen bideoa sarean

2018ko uzt. 25a, 09:34

Euskara munduko hizkuntza zailenetako bat dela dio mitoak. Euskara ikasi duten hainbat atzerritarren testigantzak batu ditugu "Euskara ikasteko prozesua" bideoan. Ea zer dioten!

Euskara ikastea beste edozein hizkuntza ikastea bezalaxe izango ote da? Hona hemen 101 L proiekturako elkarrizketatu genituen etorkin euskaldunek esandakoak, euskara ikasteko prozesuari buruzko bideo honetan:

Gero eta gehiago dira euren borondatez euskara ikasten duten etorkinak. Euskara integrazio hizkuntza gisa ikusten dute. Bertakoentzat ere eredu dira, besteak beste euskara jakin bai baina erabiltzen ez dutenentzat. 

Donostiako Udalaren babesarekin egin dugu bideoa. Ikastetxeetan erabiltzeko, DBHko Euskara eta literatura ikasgaian, proposamen pedagogikoak gertatzen ari gara, eta bideo-fitxa sortzen Ikasgelan webgunean. 

Ikasgelan webgunea ahozko ondarea ikastetxeetara bideratzeko sortu genuen: lehen etxeko sukaldean egiten zen transmisioa ikasgelara eramateko, teknologia berriak lagun hartuta. Dagoeneko gaikako 80 bideo baino gehiago jarri ditugu irakasleen eskura, hainbat gairekin lotutakoak, LHrako eta DBHrako. 

101 L Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzeko proiektua da. Dagoeneko 100 hizkuntza baino gehiago jaso ditugu!

Iruzkinak

Erabiltzailearen aurpegia Beatriz Díaz | 2018-07-25

Oso interesgarria. "Lenguas y Comunicación en la emigración" (Beatriz Díaz, Bilbao, 2004) liburuan esa dudanarekin bat dator. Interneten doainik deskargatu daiteke.

Erabiltzailearen aurpegia Izaskun Gaston Balerdi | 2018-07-25

Mila esker, Beatriz!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia