11 hizkuntza berri gehitu ditugu 101L proiektuan

2018ko uzt. 23a, 12:10

EHU-k Udako Ikastaroen barruan Gasteizen antolatutako 'HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen II. Topaketa'-ko partehartzaile batzuk elkarrizketatu ahal izan ditugu.

70 hizkuntza ekintzaile elkarrekin harremanetan jarri nahi izan ditu HIGA! EHUren Udako Ikastaroak Gasteizen. Lau egunetan hitzaldiak, formakuntza, emanaldiak, dinamika parte-hartzaileak, etab. antolatu dituzte, euskara munduko beste hizkuntza gutxituekin eta hiztunen komunitateekin lotzeko saiakera eginez.

Aukera paregabea ikusi genuen bertan Badihardugu Euskara Elkarteko kideok 101L proiektua handitzen jarraitzeko. Horrela, bazkal ondorengo atseden tartetxoa baliatu genuen munduko txoko ezberdinetatik etorritako 12 hiztun jator elkarrizketatzeko. Txandaka-txandaka pasa ziren kameren aurretik, beraien hizkuntzen jatorri eta erronkei buruz hitz egitera.

 

 

Beraiei esker, 11 hizkuntza berri gehitu ahal izan ditugu gure mapan. Kareliera, Manera (Man uharteko hizkuntza), galzorian dagoen Wymysory hizkuntza edo Mexikoko Tu'un Savi hizkuntza indigena jaso ditugu, esaterako.

Ezin topaketen antolatzaileak eskertu gabe utzi eta batez ere Beñat Garaio, hiztunei gure proiektuaren berri eman eta elkarrizketak lotzen laguntzeagatik.

Eskerrik asko guztioi!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia