"Eibarko Emakumeen Aztarnak" erakusketan, Ahotsak.eus proiektuko hainbat bideo pasarte ikusgai
2018ko urr. 20a, 17:45
"Eibarko Emakumearen Aztarnak" erakusketa ikusteko aukera izango da Eibarren, bihartik aurrera, Ondarearen Europako Jardunaldietako ekitaldien barnean. Bertan Ahotsak.eus proiekturako jasotako hainbat testigantza erabili dituzte.
Ondarearen Europako Jardunaldietan aurten emakumea izango da ardatza. Emakumeei buruzko jarduerak antolatu dituzte han eta hemen. Eibarren, erakusketa antolatu dute, "Eibarko Emakumeen Aztarnak" lelopean. Portaleko erakusketa aretoan izango da, urriaren 25etik azaroaren 18ra bitarte.
Erakusketak Eibarko emakumeek herriko kultur ondarean izan duten garrantzia azpimarratu nahi du. Emakumeek egin duten ekarpena. Horretarako, emakumeei ukatu zaien presentzia azalarazteko, bederatzi artista eibartarren begiradaz baliatuko dira. Bertan, Ahotsak.eus proiekturako jasotako hainbat testigantza ikus-entzuteko aukera ere izango da.
Erakusketan aipatzen den emakumeetako bat Mercedes Kareaga da. Emakume kementsua, lan handia egin zuen berdintasunaren alde. Estatuko lehen emakume elkartea sortu zuen, 1951ean Eibarren: Goi Argi. Mari Tere Gantxegiri doktrina erakutsi zion:
Armagintza Museoak eta Eibarko Udalak antolatu dute erakusketa. SD Eibar Fundazioak, berriz, "Futboleko Emakume Ezezagunak" bisita komentatua prestatu du. Irailaren erdialdera hasi ziren bisitekin, Ipuruako estadioan.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.