Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, GazteGara proiektuaz berbetan

2016ko mai. 12a, 11:36

Aste honetan Euskadi Irratian izan gara, Faktoria saioan. Aintzane Agirrebeña gure lankidea egon da bertan, Gazte Gara Gazte proiektuaz berbetan, eta proiektuan batzen ari garen hiztegiaren inguruko xehetasunak ematen. Mezularia saioan eta Euskadi Gaztean ere aipatu dute gaia. Hemen dituzue audioak entzungai.

2015ean abiatu genuen Gazte Gara Gazte proiektua. Euskal Herriko gazteei elkarrizketak egin dizkiegu, batez ere bi gai lantzeko: aisialdia eta hizkuntza. Nola bizi dute aisialdia gazteenek? Nola aldatu dira ohiturak azken urteotan? Eta euren aisialdian zer leku dauka euskarak? Nola uztartzen dituzte euskara eta erdarak?

Horrekin batera, gazteenek euskaraz erabiltzen duten gazte hizkeraren euskal hiztegia ere atondu dugu, eta horretaz guztiaz jardun du Aintzane Agirrebeñak Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Mezularia saioan ere egon da Aintzane proiektua aurkezten, elkarrizketez arduratu den Aitor Errazkinekin batera; eta Euskadi Gaztean ere aipatu dute gaia, hementxe entzungai.

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia