"Gipuzkoa anitz" dokumental laburra sarean ikusgai

2016ko mai. 16a, 11:36

Gipuzkoako aniztasuna erakusten duen ikus-entzunezkoa prestatu du Badihardugu elkarteak, jatorri desberdineko bederatzi lagunen testigantzekin. 15 minutuko iraupena du.

Gipuzkoa anitza da. Gipuzkoa anitz daude. Horixe da prestatu dugun ikus-entzunezkoaren izena: "Gipuzkoa anitz". Eta Gipuzkoako aniztasuna erakusten du. Gipuzkoan bizi diren hainbat pertsona ageri dira, beraien esperientziaren berri ematen. Hona hemen dokumental laburra, sarean ikusgai:

 

Aurten egindako elkarrizketak dira gehienak, Gipuzkoako hainbat herritan. Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberriak bederatzi pertsona elkarrizketatu zituen, aniztasun hori jasotzeko. Adin eta jatorri desberdinetako lekukoak dira. Gehienak euskaldunak. Eta euskara integraziorako tresna gisa zein baliagarria den ikusarazten digute. Halaber, inguruan ditugun hizkuntzen eta kulturen aberastasuna agerian uzten dute. Askotan ez baikara konturatzen.

Ikus-entzunezko hau egiteko Gipuzkoako Foru Andundiaren laguntza izan dugu. Iker Ugalde Badiharduguko kidea ibili da edizio lanetan, 15 minutuko ikus-entzunezko hori prestatzen. Inguratzen gaituen aniztasunaz jabetzeko balio dezake lan honek, eta ikastetxeetarako egokia dela iritzita, Ikasgelan webgunean ere jarri dugu.

Zenbat lekutako jendea ezagutzen duzu zuk? Zenbat hizkuntza eta kultura ezberdin? 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia