Gregorio Larrañaga Mandiola Mañukorta

Markina-Xemein (Bizkaia) (1943)

Biografia

1943an jaio zen Markina-Xemeingo Larruskain auzoko Mañukorta baserrian. Ama Etxebarrikoa zuen eta aita Mañukortakoa bertakoa. Larruskaingo eskolan ibili zen. Oso buru argikoa izan da beti, baina 5 anai-arrebatan zaharrena izanik, ikasketak ez zituela beharko pentsaturik, 14 urterekin utzi zuen eskola. 1965ean soldadutzara joan behar izan zuen eta 2 urte egin zituen marinan, Canarias gerraontzian. Soldadutzatik bueltan, 1968ko otsailaren 14an, Ameriketara joan zen artzain, 3 urterako kontratu batekin. Guztira 5 urte egin zituen Ameriketan (azken urteak bertako gisa) eta hasieran artzain gisa joan arren, azken urteetan "kanpero" lanetan ere ibili zen. Ameriketatik itzuli zenean Elgoibarko Danobat lantegian hasi zen lanean. Gero Berriatuako Cikautxo lantegira pasa zen eta bertan lan egin zuen erretiroa hartu arte. Mutikotan bertsotarako zaletasun handirik ez zuen arren, pixkanaka hasi zen bertsotan. 1966an, artean soldadutzan zegoela, Bizkaiko bertsolari txapelketan parte hartu zuen. Lea-Artibaiko kanporaketa irabazi ostean, Lekeitioko finalaurrekoan bigarren geratu zen eta Durangoko finaleraino iritsi zen. Hala ere, Ameriketatik itzuli ostean hasi zen plazetan kantatzen. Mugartegi izan omen zuen maisu. Gerora Lazkao Txiki izan zuen sarritan bertsotarako lagun eta azken urteetan Zeberiorekin ibili izan da sarri. Txiste-kontalari gisa ere jardun izan du.

Zintak

KodeaDataProiektua
MAR-020 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-021 2012 Lea-Artibaiko ahotsak
MAR-022 2012 Lea-Artibaiko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aitona lagunik minena Bideoaren ikonoa
2 "Ingeniero de estratas y burdibides" eta Ameriketan Bideoaren ikonoa
3 Berriatuko maistrarekin gutxi ikasi Bideoaren ikonoa
4 Berriatuatik Mañukortara oinez Bideoaren ikonoa
5 Lehengo Larruskain Bideoaren ikonoa
6 Amama inguruko herrietako plazara Bideoaren ikonoa
7 Ofizio onena: dagoena jaten jakitea Bideoaren ikonoa
8 Umetatik Santa eskean Bideoaren ikonoa
9 Bertso txapelketa irabaztearren dirutza Bideoaren ikonoa
10 Gaur egun ez dago lehengo bertso-mailarik Bideoaren ikonoa
11 Ameriketatik bueltan bertsotan eta lanean Bideoaren ikonoa
12 Bertsolari gazteen bertsokeraz Bideoaren ikonoa
13 Bertsotarako konpromisoa Bideoaren ikonoa
14 Soldadu zegoela, bertsotarako baimena Bideoaren ikonoa
15 Ameriketara dirua irabaztera Bideoaren ikonoa
16 Bilbon batu ziren Ameriketara joan aurretik Bideoaren ikonoa
17 Elkon ezagutu zuen ikurrina Bideoaren ikonoa
18 2.000 metrotako mendietan Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia