Memoria Bizia, diasporako euskaldunak elkarrizketatzeko proiektua

2014ko uzt. 25a, 08:15

Diasporako ahozko ondarea jaso, gorde eta zabaltzeko helburua du Memoria Bizia proiektuak: euskal jatorriko etorkinen eta haien ondorengoen bizimodua ezagutaraztea.

Diasporan jaio edo bizi izan diren euskaldunak elkarrizketatzeko proiektua da Memoria Bizia: The Basque Diaspora Living Heritage Project. Sasoi batean Euskal Herritik kanpora joan ziren horien bizipenak jaso nahi dituzte. Elkarrizketak gaztelaniaz, euskaraz zein ingelesez egingo dituzte. Orain elkarrizketatzaile bila ari dira. Izan ere, lan hori boluntarioek egingo dute. Parte hartzaileak trebatzeko lanetan ari dira. NABOk, Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Deustuko Unibertsitateak babestutako proiektua da. 

Pedro J. Oiarzabal Deustuko Unibertsitateko ikerlaria da proiektuaren zuzendaria, eta bera ari da elkarrizketatzaileak trebatzen. Orain arte lau saio antolatu dituzte horretarako, bata Canadan eta beste hirurak AEBetan. Informazio gehiago, Euskal Kazetan

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia