Albisteak
Inauteriak denboran zehar
2014ko ots. 28a, 10:24
Askotan entzun izan dugu garai bateko inauteriak, aratusteak edo karnabalak oso ezberdinak zirela: mozorrotzeko era, giroa, debekuak... Gai honekin lotutako hainbat eta hainbat pasarte jaso ditugu urteotan Ahotsak.com-en.
"Lan eta lan, emakumea Bergaran" liburuaren aurkezpena, larunbatean
2014ko ots. 24a, 17:47
Bergarako emakumea eta lana. Horixe da Badihardugu elkarteko kideek aztertu duten gaia. Larunbat eguerdian liburua eta ikus-entzunezkoa aurkeztuko dituzte, Bergaran.
Pako Iriondo, Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari izana, hil da
2014ko ots. 18a, 08:26
Larunbatean, otsailaren 15ean, agur esan zigun Pako Iriondo elgoibartarrak. 1926an jaioa, mendizale amorratua izan zen gaztetatik, eta bera izan zen Euskal Mendizale Federazioaren lehendakari karguan urte gehien egin zituen kidea.
Denborale arriskutsuak
2014ko ots. 12a, 17:43
Itsasoa eta honen indarra denon ahotan dabiltza egunotan. Baina zer nolako denboraleak, enbatak, olatuak... izan ditugu azken mende honetan gure kostaldean? Itsasoa bizibide izan duten familiak ez dira gutxi gure artean. Ahotsak.com-en garai bateko denboraleei buruzko hainbat testigantza jaso izan ditugu. Horrelako gertaerak denboran zehar errepikatu egiten direla erakusten digute bildutako lekukotasunek.
Santa Ageda eskean
2014ko ots. 4a, 12:56
Santa Ageda bezpera dugu gaur, kopla zaharrak dioen moduan "Euskal Herriko eguna". Auzo eta herri guztietan izango dugu Santa eskekoak entzuteko aukera. Baina zenbat aldatu da ohitura hori? Garai batean nolakoa zen gaurko eguna?
Urrats berri bat emanez, Wikipediara jauzia
2014ko urt. 30a, 09:35
Ahotsak proiektua guztiona da, denen eskura dago. Euskal Herriko ahozko ondarea eta ondare historikoa biltzen dihardugu, eta urrats berri bat eman nahi izan dugu kultura librearen aldeko jardunean: Ahotsak proiektuko ondaretik lagin jakinak hautatu, Wikipedia euskal entziklopedia librerako egokitu eta bertan txertatzeari ekin diogu.
Jose Angel Irigarai eta Jean Haritxelarren ahotsak
2014ko urt. 27a, 10:32
Jean Haritxelar euskaltzainburu ohiari eta Jose Angel Irigarai idazleari eginiko elkarrizketak aintzat hartuz, bost minutu inguruko bideo laburrak osatu eta sareratu ditugu. Batak Haritxelarren biografia laburbiltzen du; besteak, kutsu tematikoagoa dauka eta Irigaraik Ez Dok Amairu musika eta kultur mugimendu handiaren inguruan eginiko azalpenak jasotzen dira.
Antzuolako bi proiektutako grabazioak gehitu ditugu
2014ko urt. 15a, 15:29
`Antzuolako toponimia´ eta `Larru ontzea Antzuolan´, bi proiektu berri gehitu ditugu egun hauetan Ahotsak.com-en, Antzuolako Udalaren eta Badihadugu Euskara Elkartearen elkarlanari esker. 32 grabazio berri katalogatu dira guztira, Antzuolari dagokion orrian.
Eibarko ondarearen laburpen-bideoa ikusgai
2014ko urt. 7a, 13:07
Eibarko ondarea biltzen duen erreportaje laburra sortu berri dugu dagoeneko. Herriko irudiak eta hiztunen testigantzak tartekatzeaz gain, garaiko argazki zaharrak ere bildu ditugu bideo honetan. Sarean duzue dagoeneko ikusgai.
Zaraitzuko grabazio interesgarri bat jaso dugu
2013ko abe. 20a, 10:43
Jaurrietako (Zaraitzu) Rafael Krutxagaren grabazioa jaso genuen duela hilabete inguru. Aitzol Asurmendi zegamarrak egin zion elkarrizketa 1988an eta Beñat Garmendiak helarazi digu. Milesker biei!
Herri desberdinetako bideoak ikusgai
2013ko abe. 19a, 11:18
Ahotsak proiektuan bildu dugun materialarekin hamaika dira eginiko multimedia dokumentuak. Baina oraingoan pieza desberdinekin gatozkizue: herri desberdinetan bilduta dugun ahozko ondarea eta gaur egungo herri horietako parajeekin, bost minutu inguruko erreportaje laburrak osatu ditugu.
Ramon Labaien, kultura eta politika uztartu zituen gizona
2013ko abe. 16a, 10:06
Ramon Labaieni gaur emango diote azken agurra, Tolosan. Bere bizitzako hainbat pasadizo entzun daitezke, bere ahotik, Ahotsak.com-erako egin genion elkarrizketan. Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilari eta Donostiako alkate izana, gizon estimatua zen oso.
2014 urteko egutegia
2013ko abe. 12a, 16:40
2014 urteko Ahotsak.com mahai-gaineko egutegia atera dugu argitara. Ale bat nahi? Ale ba!
Ahotsak-en parte hartu duten elgoibartarrak omendu genituen
2013ko abe. 10a, 17:09
Joan den asteazkenean, abenduaren 4an, Badihardugu Elkarteak eta Elgoibarko Udalak omenaldi beroa egin zieten Ahotsak-en parte hartu duten elgoibartarrei, beraien partaidetzagatik eskerrak emateko.
Gaur eta bihar ere Euskararen Eguna direlako!
2013ko abe. 4a, 19:03
Atzo gogoz eta indartsu ospatu genuen gure eguna, euskaldunon eguna, euskararen eguna. Baina euskarak 365 egunez behar gaitu. Hizkuntz-biziraupenaren irakasgairik onena hiztunek eskaintzen digutenez, daudenek zein ez daudenek, utz ditzagun azalpen eta lekukotzak euren esku!
Hondarribiko Ahotsak proiektuaren aurkezpena egin dugu
2013ko abe. 4a, 15:06
Hondarribiko Ahotsen aurkezpena egin zuten atzo. Proiektuan parte hartu dutenei eskerrak emateko ekitalditxoa izan zen: herritarrak udaletxera gonbidatu, eta grabazioen kopia bana eman zieten. Ilusio handiz hartu zuten. Ekitaldirako prestatutako bideoa ere ikusgai duzue.
'Euskararen kate hautsiak', Euskal Memoriaren liburua
2013ko aza. 29a, 16:41
Euskararen jazarpena da lanaren ardatza. Euskararen historia xehe-xehe aztertu du David Anautek: sorrera, bilakaera eta bidean aurkitutako oztopoak. Ahozko lekukotasunak ere baliatu ditu: Ahotsak.com webguneko hainbat testigantza agertzen da liburuan.
'Basarri'k ehun urte, bizirik balego
2013ko aza. 27a, 10:28
Iñaki Eizmendi 'Basarri'ri 80ko hamarkadan egindako bi elkarrizketa entzuteko aukera dago Ahotsak.com webgunean. Haren jaiotzaren urtemuga aitzakia polita izan daiteke haren pentsaera eta bizimodua gogoratzeko.
80 urte, lehenengo bozkatik
2013ko aza. 20a, 16:22
Emakumeek gizonezkoen pareko boto eskubidea lortu zuten Hego Euskal Herrian, duela 80 urte, azaroan. Ordura arte emakume ezkonduek eta "emanzipatu gabekoek" ezin zuten bozkatu.
Arakaldoko lehen elkarrizketa
2013ko aza. 19a, 16:10
Bizkaian, Nerbioi Ibarreko Arakaldoko herrira hurbildu ginen atzo. Bertan, Milagros Gineari egin genion elkarrizketa.





