"Bizkaia desegingo dut"

2014ko api. 25a, 09:51

Mola jeneralak "Bizkaia desegingo dut" esan omen zuen 1937ko udaberrian. 162.000 bonbaz hornituta zihoazen 138 hegazkin faxistek Bizkaiko 40 herritik gora bonbardatu zituzten: Durango, Abadiño, Bilbo, Galdakao, Zeanuri, Dima, Elorrio, Zaratamo, Erandio, Zornotza, Gernika... Gerra Zibilari eta bonbardaketei buruzko ehundaka pasarte jaso ditugu urteotan Ahotsak.com-en. Gaurko egunez, duela 77 urte, bonbardatu zituzten Erandio, Elorrio eta Zaratamo.

Bizkaiko hainbat herri bonbardatzeari ekin zioten Francoren tropek duela 77 urte. 1936ko uztailean bonbardatu zuten Otxandio, baina hurrengo urteko martxoaren 31n hasi ziren herriz herri erasotzen. Martxoaren 31 hartan Durango eta Elorrio bonbardatu zituzten, Durangaldean hasi eta gainerako eskualdeetara zabaltzeko. Hainbat herrik egun desberdinetan jasan zituzten erasoak. Gaurko egunez, 1937ko San Markos egunez, bonbardatu zituzten Erandio, Zaratamo eta Elorrio. Ahotsak.com-en Elorrioko herritarrek orduen bizitakoak jasotzeko aukera izan dugu.

Claudio Egidazuk (1925) herrian jasotako lehen kanoikadak egindako kaltea gogoratu zuen; emakume bat hil omen zen.

Felisa (1927) eta Frantziska Arietaleanizbeaskoa (1929) ahizpek "abioi baltza"ren eraginez babeslekuetara joan behar izaten zutela gogoratzen dute:

Iaz Gerra Zibilaren eta gerraostearen inguruko testigantza guztiak biltzen dituen Gerrako Ahotsak izeneko webgunea sortu genuen. Gerraren inguruko bizipenak, protagonisten oroimenetik zuzen-zuzenean jasotzen dituzten 2.000 bideo baino gehiago bildu ditugu bertan.

Argazkian Durangoko bonbardaketa airetik.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia