Denborale arriskutsuak

2014ko ots. 12a, 17:43

Itsasoa eta honen indarra denon ahotan dabiltza egunotan. Baina zer nolako denboraleak, enbatak, olatuak... izan ditugu azken mende honetan gure kostaldean? Itsasoa bizibide izan duten familiak ez dira gutxi gure artean. Ahotsak.com-en garai bateko denboraleei buruzko hainbat testigantza jaso izan ditugu. Horrelako gertaerak denboran zehar errepikatu egiten direla erakusten digute bildutako lekukotasunek.

Egunotan jende asko ibili da itsasoari begira. Komunikabideetan ere horixe izan da gairik garrantzitsuenetarikoa: denboralea. Zenbat aldiz entzun dugu sekula ez dela horrelakorik izan, edo zaharrenek ere ez dutela horrelakorik ezagutu? Euskal kostaldeak eta bertako herritarrek beti izan dute itsasoarekin lotura nabarmena, errespetuzko lotura, betiere. Ahotsak.com-en gai hori hizpide duten hainbat eta hainbat pasarte ditugu, itsasoaren arriskuaz eta denborale handiez dihardutenak.

Esate baterako, pasarte honetan Angel Basterretxea (1936) mutrikuarrak deskribatzen duen denboralea ere ordura arteko handiena izan ei zen:

Jesusa, Pedro Juan eta Julian Akarregiren aita Lekeitioko portuan bertan ito zen 1951. urteko denboralean. Hona hemen Pedro Juanen (Lekeitio, 1921) azalpenak:

1964ko denboralea ere gogoan dute Lekeition. Faustino Garatea (Lekeitio, 1932):

Faustinok berak olatuek itsaso barruan eta kostan edo portuan duten eraginaz dihardu pasarte honetan:

Etxean geratzen zirenen egoera ere ez zen samurra izaten, arrantzaleen emazte eta seme-alabena, batez ere. Horietako baten emazteak, Begoña Sarasolak (Errenteria, 1938), euren kezken berri eman zigun:

Argazkia: www.eitb.com

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia