Pedro Juan Akarregi Aboitiz

Lekeitio (Bizkaia) (1921-2012)

Biografia

1921ean jaio zen Lekeition eta bertan bizi izan da beti. Umetan Kofradia zaharreko eskolan ibili zen, baina 12 urterekin hasi zen beharrean. Hamaika neba-arrebatatik laugarrena izan zen, lehenengo semea, osteko guztiak ere mutilak izan ziren. Bere aita, "Julin Txato" 1951ko abenduaren 29ko ekaitzean desagertu zen "Estrella del cielo" familiako baporea amarratzen zegoela. Familiako tradizioa jarraituz, 12 urterekin itsasoan hasi zen beharrean eta lotura hori sekula ez du apurtu. Denetariko beharrak egin izan ditu. 12 urterekin osabarekin hasi zen moilan, eta 13rekin aitagaz batera atunetan itsasoratu zen lehendabizikoz. Atunetan, antxoatan, bisigutan eta paparrotan ibili zian da batez ere. 18 urterekin 2. mailako itsas motorista titulua atera zuen, eta 21 urterekin 1. mailakoa. 13 urtetan, 1945-1958, arrasteko arrantzan ibili zen, eta gerora baxurakoan. Gerra sasoian, nazionalak sartu zirenean Bermeora joan ziren, eta italiarrak heldu zirenean bertara Bilboko "Puerto Franco"ra joan ziren. Bera aitarekin Bilbon egon zen, eta ama eta beste neba-arrebak Muskizen. Bilbora hartzerakoan Laredora joan ziren eta gainerakoak Frantziara. Alde batetik bestera ibili ziren denbora luzez; azkenean, Santoñatik bueltatu ziren Lekeitiora.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEK-011 2010 Lekeitioko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita portuan ito zen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 'Estrella del cielo' hondoratu zenekoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Hondoratutako ontziko gomekin aberastu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Gomen bila joan zirenekoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Gomak zelan batu zituzten, 21 tona guztira Bideoaren ikonoa
6 Gomekin 20 urteko jornala beste jaso zuten Bideoaren ikonoa
7 II. Mundu Gerrako itsaspekoa ontzi azpian ezkutatuta Bideoaren ikonoa
8 Gerra Zibileko ebakuazioa: Bermeora eta Bilbora aitarekin Bideoaren ikonoa
9 SantoƱatik Lekeitiora bueltan; Euzkadiko dirua Bideoaren ikonoa
10 Lekeitiora heltzerakoan dirua farolan ezkutatu Bideoaren ikonoa
11 Umeentzako "Asistencia social"a, batzuentzat bakarrik Bideoaren ikonoa
12 Gauez arrantzatzen, "txartaran" Bideoaren ikonoa
13 Ardora eta geldua Bideoaren ikonoa
14 Errazionamenduan bakoitzarentzako opil bat Bideoaren ikonoa
15 Olioa txitxarroaren tripekin Bideoaren ikonoa
16 Sabaiak hartu eta saldu Bideoaren ikonoa
17 Valdesen enbarkazioak Bideoaren ikonoa
18 Oilarra Ribadesellatik Lekeitiora arraste-ontzian Bideoaren ikonoa
19 Atunetan Bideoaren ikonoa
20 Arrantza-sasoiak Bideoaren ikonoa
21 21.000 kilo bisigu Bideoaren ikonoa
22 Salmentak "presiƱoka" Bideoaren ikonoa
23 Arrain-salmenta Bideoaren ikonoa
24 Don Julian, arrantzaleen maisua Bideoaren ikonoa
25 Enrique "Brujo" aparailuetan maisu Bideoaren ikonoa
26 Itsasoko berbak Bideoaren ikonoa
27 Itsas-txoriak eta kala-txoriak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia