Lekeitio (Bizkaia)

Itsas txoriak eta kalatxoriak

Itsas txoriak eta kalatxoriak <p>Itsas txorien izenak: kaioa, santza, txirrina, karrabasoa, antxeta... Kalatxoria kanpotik etortzen den espeziea da, ez da itsas txoriaren berdina. Txirria, potorroa... Txirrina atuna egoten den tokian egoten da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-011-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Itsas txorien izenak: kaioa, santza, txirrina, karrabasoa, antxeta... Kalatxoria kanpotik etortzen den espeziea da, ez da itsas txoriaren berdina. Txirria, potorroa... Txirrina atuna egoten den tokian egoten da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, hemen, klaro, itsas txoridxek-eta mordue dauz, baiña zuek zelan diferentzidxetan dozuez?
- E?
- Itsas-txoridxek.
- Itsas-txoridxari ze esaten dotsagun guk?
- Karo, baiña itsas-txori asko dauz diferentiek. Zuek zelan deitzen dotsazue? Ze Lekitton era batera deittuko jakie ta beste herrixetan...
- Hori hamen [dabillenori] santzia esaten dotsau. Kaidxua. Kaidxua da lehelengo ta gero santza eitten da. Lelengo baltza daonian da kaidxua, gero zuri eitten danian santzia. Gero, txirriñak. Daoz gero karrabaxuak ta milla txori jozak. Antxetia esaten [...] hori, kalatxoridxa, kalatxoridxa. Lehin etorri eitten zirin horrek, e? Atrapa eitten ebezen, jateko.
- Ta [...] ta kalatxoridxa zer?
- Kalatxoridxa da, kalatxoridxa da beste espezie bat da. Kanpun, kanpotik etorten dana da hori. Ta hori da, ganera, jaten be gozu da. Guk makiña bat bidar jan dou.
- Baiña on nahasta eitten da asko be bai, ez?
- (senidea): Bueno bai, eske on...
- Baiña...
- On danari esaten jako.
- On kalatxoridxa danari; santzari be kalatxoridxa esaten jako.
- Osea, santza ez da kalatxoridxa.
- Ez, ez, ez, ez.
- (senidea): Hamen gehidxen kalatxoridxa esaten douna da santzia.
- Gero txirridxa. Txirridxa esaten dotsau. Txirridxa dao beste bat.
- [...]
- E? Ez dozu ezautzen txirridxa? Txirridxa da horixen kalatxoridxen-ta espezieko tipoko halakua, baiña hamentxen ibiltzen dana. Hori hamengoxe, berton ibiltxen dana da hori, txirri esaten dotsauna. Gero txirriña. Txirriña, ha bestia txikiña dao, bestia. Gero daoz potorruak. Potorruak uretan ibiltzen dixenak.Ta ez dakit ba, ez dakit ba /eztaipa/.
- Arraiñetan ibiltzen dizenak-eta... ze txirriña ibiltzen da, ezta?
- E?
- Txirriña, atune dauen lekuen-ta.
- ”Eso es” atunen peskorrixa, atunen jatekua daon tokidxan, hantxen dao txirriña. Haixen da, harek, zaharrak lehenao: "kolpe ein dau txirriñak". “Y se iban” haraxe, aparidxutan atuna kentzeko.
- A bai?
- Bai! Txirriña. “Es un pajaro”... listo-listua da. Gero [...] marikua dao beste bat, txirriñari ataraten eutsen ta zuk jan ta berak atara ta jan. Hori, marikua da hori. Ez dakit zelan daukon. Guk marikua esaten dotsau.
- Bai, bai, bai. Ta holan beste txori batzuk ibiltzen dizenak edo antxua, antxoak dauzen lekuen edo atune dauen lekuen edo?
- Antxoentzako ez dao [gehidxa]. Hor antxoia... lehen blankurara juten zirin, baiña on blankuria nok ikusten dau, ba? Blankuria? Blankuria lihorrian, kaja barruan daonian. On ez dao blankurak, ez dot nik aspaldidxon, ez dot pentsaten iñok ikusi dabenik itsasuen ganian.
- [...]
- Arraiña azalian eoten da blankuran daonian, blankuran. Honek, bitu, hau txoridxau, santzia, hamen sekulan ez zan bat ikusten. Bat edo bat noix edo noix, hamen ikusten zan. Danak eoten zirin Otoidxopian. Hori mendidxa, Otoidxo?
- Bai.
- Hortxen azpixan eoten zirian. Horrek eitten ebezen umiak hantxe eitten ebezen danak, Harrizuri esaten geuntsena. Hantxe eitten ebezen umiak. Ta ein eutsen azeridxak habidxia topau. Azeridxak topau eutsenian, hau txori listua da, e?, handik eskapa. Han granorik be ez dao on. On hamen eitten dabez umiak. Hamen Santa Katalikako hamen magalian ta islan. Islan eitten dabez.
- Ta gaztetan kaidxua da?
- E?
- Gaztetan kaidxua?
- Kaidxua. Gaztetan kaidxua da hori.
- Ta gero zurittu eitten da.
- Ta gero eitten da zurittu. Zahartzara zurittu eitten da.

Egilea(k): Aritz Arando Akarregi (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia