Lekeitio (Bizkaia)

Gomen bila joan zirenekoa

Gomen bila joan zirenekoa Gomazko hondoratu zirenean, bertsio desberdinak egon ziren. Berari gertatutakoa kontatu ziotenean, aitari esan eta aitak hasieran esan zion ez pentsatzeko horretan. Hala ere, azkar topatu zituen bertara joateko laguntzaileak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gomazko hondoratu zirenean, bertsio desberdinak egon ziren. Berari gertatutakoa kontatu ziotenean, aitari esan eta aitak hasieran esan zion ez pentsatzeko horretan. Hala ere, azkar topatu zituen bertara joateko laguntzaileak.

Transkripzioa

- Eta submariñuk-eta ikusi eitten zenduazan, ala?
- Submarinuak derrrigor ikusiko ez genduzan, ba? Aber. Ba niri beittu, ze beittu, kasu zan hori: igual hori bapori, hau Faro Santa Katalina, ba euan ha galdara-makiñan sartzen zan sarreran. Hondora bota ebena, halaku sartzen eon zan. Bueno, pentsa eben. Guk eukagun Bermeon erosiniko bapora eukagun. Ta haretxek bapora, haxe be hondora jun zan sardiñero […] barran.
- Baiña hori galdara-makiñekin ebillen?
- Bai, baiña galdara-makiñan zan hori. Hori ya “Estrella del cielo”. Gero, eukaun motorra. Gero ipini eutsaun motorra, baiña hau, “Estrella del cielo”, “Estrella del cielo” ein zanian, ez euan esperantzarik hori, […gi] izeteko. Osea, gure aitte-ta hildda egon zirian; Pedro Astilleruko ta Paulo ta gure tio Gabriel, geure aittan soziue; laurak zien soziuak. Klaro, hau hondora jun zanian, aber hori kaskuori-ta Pedro. Hori kaskuori ein euana beren […] ta baten batek bakizu, arotzak be ordun ez euken [joajarik] enbarkaziñoia eitteko be-ta. Zeozer ein ein bihar. Ta orduan ein eutsagun, ba keridxia sartu haundidxaua, konuaz ein eutsagun; oseake, kaskillo bateaz. Ta eon zan muelle kontran ta aittek esan naben, hamen, ha tabernie eukagun hamen, Domingenian. Dominda zuk ezautuko zendun Dominga? Ez, koidxia zan ha. Bueno, bai koidxeke, bai koidx eitten eban gero.
- Kanpuan eon zan ha.
- Kortazar apellidua. Bueno, hor eoten zan aitta, gure aitta, jaki jaten eben lehengo zaharrak. Eruen, tarteran eruen jakidxa ta esan naben ze: “Txo semia, zoiez ha”, Arranegidxan euan komandantzidxa, Komandantzia Marina euan Arranegidxan euan. Esan naben ze: “Semia, jun ta […] despatxau” esan naben. Ta Sotilesa y Peñarriba zirian. Ta Sotilesa ein zan enbarranka goma ta guzti hori Frantzidxan ein zan. Esan eben hamen, submarinuek hondora bota ebala. Ez, ez zan asma hori, asma ez zan ein hori. Ze harek Franco Varela euken ta nahi eben harek, beste barkuk ha aprobetxau harek gomak. Franco Varela euken harek baporak. Ta haretxek aprobetxateko hau bestiau, submarinuk hondora botara dabela. Ta Arranegidxan euan komandantzidxa ta jun nitzen, ha […] despatxaten. Ta euan “un tal Julian Mujika”, euan “ayudante marina”. Egon nitzan ta ein naben, ha, Margarittek ein aben ha despatxua. Ta ein naben despatxua: “Oye chaval, ven aquí”, esan naben. Ta jun nitzan ta “¿No quiere ir a por bombas?”, “¿Quién pudiera ir?” esan neutsan. Ta esan naben,¡ ze: “Pues tenéis a treinta y cinco millas de aquí, al nordeste, clavao. A treinta y cinco millas tenéis gomas, todos los que queráis”. “Aiba Dios! ¿Cómo has dicho que…?”, “No, no. No ha ido, ho ha hecho el submarino porque está embarrancao en Biarriz”. Biarrizko plaidxan enbarkau zan ta galdu ein zan barkua goma ta guzti. Bueno, jun nitzan aittagana bertara, ba hona tabernara. Ta: “Txo aitta: hauxe ta hauxe esan dau aiudantik eta…”, “Pentsa bez” esan naben. “Dios, pentsa be. Neu jungo naz”. Urten neban kanpora, topau neban Gillermo Abaskal, topa neban, Sokorron ebillen patro. Ta: “Txo, Gillermo, gomatan jungo gara konpañian?”. Ta segidxan apunta. Bidxok berbetan gaozela etorri zan belarri motxa, hau Santo Dominidxeko Imanolen aitta, Manuel, ta geu be bai. Hirurok prepara giñian. Ointxe guk ikatz […] bodegan, hamen bakizu bodegi nun geunkegun Txitxarro kalin, honen, bueno saldu gendun bera.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia