Ahotsak proiektuaren inguruko informazioa italieraz

2014ko mar. 12a, 08:29

Euskal Herriko Ahotsak proiektua Euskal Herrian bertan gauzatu arren, gure mugetatik haratagoko zabalkundea duenez, garrantzitsua iruditzen zaigu proiektuari buruzko informazioa beste hainbat hizkuntzatan ere eskaintzea. Oraingo honetan gure bilketa-programaren informazioa italieraz jarri dugu.

Gure proiektuaren eta webgunearen helburua bertan jasotako aterialak ahalik eta hedapen handiena izatea da, eta horretarako beharrezkoa da informazioa beste hizkuntza batzuetan ere ematea. Orain arte  "Euskal Herriko Ahotsak" proiektuaren informazioa beste lau hizkuntzatan jasotzeko aukera egon da Ahotsak.com webgunean: gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta katalanez. Aste honetatik aurrera italieraz ere jaso ahal izango da informazioa.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia