Bizikleta gainean, lehenaldira itzulia

2014ko api. 10a, 12:06

Euskal Herriko errepideetan txirrindularitza nagusi den aste honetan, garai bateko bizikletak eta lasterketak ekarri nahi ditugu gogora.

Euskal Herriko 54. itzulia puri-purian dago, bihar amaituko baita. Duela urte gutxi Euskal Bizikleta eta Euskal Herriko itzulia bateratu ostean, Euskal Herrian lasterketa nagusi bakarra dugu gaur egun. Hala ere, historian zehar txirrindularitzak jauzi eta aldaketa asko ezagutu ditu. 

Sasoi batean, txirrindularien baldintzek ez zuten zerikusirik gaur egungoekin. Gutxirekin konpondu behar izaten zuten, ahal zuten bezala. Bakarka, arropa aproposik gabe... Juan Zulaika zarauztarrak hainbat azalpen eman zizkigun:
Gaur egun pentsaezina den arren, denek ez zuten buruan babesgarririk izaten. Gurutz Ganzarain andoaindarra profesional gisa aritu zen, kaskorik gabe:
Villabonako Jose Inazio Ugaldek bere sasoiko bizikletak nolakoak ziren azaldu zigun. Astunak, altzairuzkoak:

Euskaldunok beti izan dugu apustulari ospea. Orduan ere ez zen horrelakorik falta, baina askari batekin konforme izaten ziren. Iurretako Jose Txintxurreta, esaterako:

Gaur egungo kontrol-mota gabe, txirrindularien ibilbidea kontrolatzeko epaileak ere bazituzten, Etxanoko Markos Gerediagak kontatu zigun moduan.

Euskal Herriko itzulia bukatu eta hurrengo egunean, urtero jokatzen da Zornotza aldeko 'Udaberri saria' lasterketa ezaguna. Aurten 60. urtea beteko du, eta ibilbideak aldaketa garrantzitsu bat jasango du, ez baitira Autzaganeko gainetik pasatuko. Markos Gerediagak lasterketa honen zein Bizkaiko Biraren sorreran parte hartu zuen, besteak beste.

Argazkian Bahamontes Arrateko helmuga zeharkatzen 1960. urtean. (Guregipuzkoatik hartua)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia