Askaria apustuZaleen artean apustuak ere egiten ziren. 'Baietz kendu, halako etapan, hainbeste miñutu...' Dirutan baino, askaritan izaten ziren apustuok. Garai hartan atzerriko lasterketetara txirrindulari talde estatalak joaten ziren, ez komertzialak. Espainiak, esate baterako, 10 laguneko taldea bidaltzen zuen Frantziako Tourrera. Urte batean Loroño ez zen joan taldean, Bahamontesen laguntzaile hutsa izatea ez zuelako nahi.