Rosario Kortabarriak agur esan digu 105 urterekin
2014ko mar. 6a, 14:21
Astelehenean, martxoaren 3an, agur esan zigun Rosario Kortabarria oñatiarrak. 106 urte beteko zituen urrian. Bere hitzak gogoratuz gure atsekabea adierazi nahi diegu sendikoei.
100 urte bete berritan izan genuen Rosario elkarrizketatzeko aukera. Bere etxean, Otaduitxiki baserrian, hartu gintuen goxo asko. Gurekin hizketan ari zen bitartean ekonomikako sua zaintzen zuen, tarteka, su-egurra sartuta. Urduri samar zebilen garai hartan, 100 urte betetzearekin batera batetik eta bestetik hainbat elkarrizketa egin baitzizkioten. Baina, hala ere, ez zigun ezetzik esan.
Uribarri auzoko Gorordo baserrian jaio zen Rosario 1908an. Umore ederrarekin guri denboran hain urruti geratzen zaizkigun kontuak kontatu zizkigun:
Rosario elkarrizketatu genuen egunean auzoko Baxili Madinarekin ere egon ginen. Hark esan zigun: "Rosariok errazago hartuko ditu 105 urte nik 100 baino". Eta Rosariok ezetz. 99 urterekin joan zen Baxili eta 105ekin esan digu agur Rosariok. Alajaiña!
Euren hitzak gogoratuz saminean lagundu nahi diegu sendikoei.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.