Ahozko ondarea lantzeko eta hedatzeko hitzarmena Markina-Xemeinen
2014ko api. 16a, 11:29
Markina-Xemeingo Udalak eta Badihardugu euskara elkarteak beste urtebeterako hitzarmena sinatu zuten atzo.
Beste urtebetez luzatu dute Markina-Xemeingo Udalak eta Badihardugu euskara elkarteak Markina-Xemeingo ahotsak proiektua. Azken urteotan hainbat elkarrizketa egin ditugu Markina-Xemeingo herritarren artean, eta horiek erabilgarri jartzeko beharrezkoa da lanketa egitea. Hori dela-eta, aurten elkarrizketa gutxiago egingo dira, eta aurreko urteetan egindakoen lanketara bideratuko dira indarrak. Aurtengo helburua frontoiaren eta batez ere pilotaren inguruan izaten ziren ogibideak grabatzea da: hau da, raketistak, zestagileak… eta horrez gain, hitanoa jasotzeko tertulia bat ere grabatu nahiko genuke.
Lea-Artibai eta Mutrikuko hitzak ere eman du honen berri.
Argazkian Markina-Xemeingo alkatea eta Badihardugu elkarteko ordezkaria hitzarmena sinatzen.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.