II. Mundu Gerrako goma-fardoak Kantauri itsasoan
2014ko api. 3a, 08:56
Duela 71 urte, 1943. urteko apirilaren 3an, II. Mundu Gerra puri-purian zegoela, Kantauri itsasoko arrantzaleek arrantza mota berezi bat ezagutu zuten: kautxuzko fardoak. Ahotsak-comen hori ezagutu zutenen bizipenak jaso ditugu.
II. Mundu Gerran alemaniarrek zamaontzi asko hondoratu zituzten Bizkaiko golkoan, eta haien merkantzia itsasoan barreiatu zen. Gure arrantzaleek ez zuten aukera hori alperrik galtzen utzi. Estraperloan lehorreratu zituzten goma-fardoak hainbat portutara, eta familia xume askoren bizitzak asko aldatu ziren. Ondarroan, Lekeition eta Bermeon jaso ditugu egun haietan bizi izandakoei buruzko lekukotzak.
Ondarroako Patxi Etxaburu itsasoan hasiberria zen, eta goma-fardo horiek zelan topatu zituzten ondo gogoan du. Merkantzia hori portura ekartzea debekatuta zegoen, eta sekretu handiko kontua ei zen, etxean ere ezin ei zuten kontatu.
Lekeitioko Pedro Juan Akarregik 21 urte zituen, eta hiru ontziren artean 60 tona ekarri zituzten. Estraperloan 300 pezeta balio zituen kiloak. Lortutako diruarekin beraiek itsasontzi berria erosi zuten.
20 urtez lan egin barik egoteko beste irabazi zutela dio.
Gregori Goitiaren senarra ere joan zen goma bila, eta 12.000 pezeta irabazi zituzten haiek salduta, dirutza bat. Orduan erosi zuten etxea.
Bermeoko Enrike Lopezek ere ezagutu zuen hori.
Irudian, Bermeoko itsasontzi bat.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.