Hondoratutako ontziko gomekin aberastu <p>1943. urteko apirilaren 3an, II. Mundu Gerrako gomaz beteriko ontzi bat hondoratu zuten. Lekeitio eta inguruko hainbat ontzi hurbildu ziren bertara gomak batzera. Beraiek, hiru ontziren artean, 60 tona jaso zituzten. Jende asko aberastu ei zen. 15 pezetatan saldu zuten kiloa; estraperloan, ordea, 300 pezetatan. <em>Estrella del cielo</em> ontzia diru horrekin erosi zuten.</p>