"Goma-fardoak", oso "arrain" garestiak<p>II. Mundu Gerran urpeko alemanek zamaontzi asko hondoratu zuten. Arrantzaleek "goma-fardoak" aurkitzen zituzten itsasoan ur azalean. Paketeetan prentsatutako kautxu-plantxak egoten ziren. Diru asko balio zuten. Frantziako kala batetik bueltan zetozela, pakete bat aurkitu zuten Kontrabandotzat hartzen zuten karabineroek eta sekretu handian hustu zuten kaian. Berehala saldu ei zen.</p>