Inauteriak denboran zehar

2014ko ots. 28a, 10:24

Askotan entzun izan dugu garai bateko inauteriak, aratusteak edo karnabalak oso ezberdinak zirela: mozorrotzeko era, giroa, debekuak... Gai honekin lotutako hainbat eta hainbat pasarte jaso ditugu urteotan Ahotsak.com-en.

Aste berezia dugu honako hau, Euskal Herriko hainbat txokotan mozorroak, kolore biziak, adar jotzeak... dira nagusi. Baina beti izan al da horrela? Hego Euskal Herrian gerra garaia eta gerraosteko diktadura mugarri izan ziren ospakizun hauetan, toki gehienetan debekua nagusitu baitzen. Hala ere, bazegoen zer eta nola ospatu.

Berastegin egindako mahai-inguru batean nolako mozorroak egiten zituzten azaldu ziguten:

Gerra aurrean zelan ospatzen zituzten aratusteak Gernika-Lumon? Enrike Arantzabalek azaltzen digu pasarte honetan:

Xabier Garikanok, berriz, gerra garaiko Tolosako inauteriak nolakoak ziren kontatzen digu pasarte honetan:

Askok "bekatu" guztiak betetzeko aprobetxatzen omen zuten aratusteetan. Rafael Etxezarreta, (Andoain, 1940):

Inauterietako ohituren antzera, lexikoa ere asko aldatzen da herri batetik bestera. Inauteriak, karnabalak, aratusteak, mozorroak, zomorroak, koko-marruak, koko-jantziak.....

Lekeition zeri esaten zieten "marmuak"? Hona hemen Julian Akarregiren azalpenak:

Arbizuko "txatarrak" (Manuel Razkin, 1926):

Baina, esan bezala, gerra garaian eta gerraostean debekuak etorri ziren herri guztietara. Lekuko askok eman digute debeku horien berri. Esate baterako, elkarte erlijiosoetako gazteek debeku ugari izaten zituzten, tartean baita mozorrotzea ere:

Xabier Garikanok (Tolosa, 1931) emakumeak noiz hasi ziren karnabaletan parte hartzen ere azaltzen digu ondorengo pasartean:

Argazkia: Tolosako inauteriak, 1929-1930 (Guregipuzkoa.net)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia