Gerra garaiko inauteriakGerra garaian, inauteri eta festak kendu zituzten. Gerra hasi eta hurrengo urtean, espainiarrek hiribururen bat bere egiten zutenean, Tolosatik estaziora joaten ziren bandarekin. Trenean bueltatzen ziren boluntarioei, zaurituei... ongietorria egiteko ereserki nazionalak jotzen ziren. Estaziotik bueltan, bandak inauterietako pieza bat jo eta jendea kalean saltoka ibili zela gogoratzen du. Gero, zezenak ere izaten omen ziren. Jendea ez zen mozorrotzen: gehienez, txaketa buelta emanda edota brusa jantzi ohi ziren. Garai hartan, "ikaragarrizko miseria eta gosea zegoen".