"Larre motzean" dokumentala, bihar Donostian

2014ko api. 15a, 14:17

Giza Eskubideen XII. Zinemaldian aurkeztuko dute. Filmean Ahotsak.com-eko lekukotasunak ere agertzen dira. 

Larre motzean dokumentala emango dute bihar, 19:00etan, Donostiako Ernest LLuch kultur etxean. Patricia Poncek zuzendu du, eta emakume baserritarrei buruzkoa da. Euskal emakumeek ekonomiari egin dioten ekarpena erakutsi nahi izan dute, belaunaldi ezberdinetako emakumeen lekukotasunen bitartez. Justina, Evarista, Aurelia eta Ana. Larre motzean ohitutako emakumeak dira denak, bizimodu gogorra izan dutenak. Hortik dator izenburua. Ahotsak.com proiektuko testigantza batzuk ere baliatu dituzte lan honetan. 

Haurralde Fundazioak bultzatutako lana da Larre motzean, eta 25 minutuko iraupena du. Martxoan estreinatu zuten, eta orain Giza Eskubideen XII. Zinemaldirako hautatu dute. Bihar, dokumentalaren aurkezpenean, Nagore Ezeiza gidoilaria, Ana Eizagirre baserritarra eta Ane Jurado ekonomista feminista izango dira. Solasaldia ere egongo da. 

Hona hemen dokumentalaren aurrerapena
 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia