Gaur 83 urte Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zela

2014ko api. 14a, 11:51

1931ko apirilaren 14ko goiz hartan, II. Errepublika artean aldarrikatzear zegoela, eibartarrak lehendabizikoak izan ziren Errepublikako bandera udaletxeko balkoian eskegitzen. 

Gaurko egunez, 1931ko apirilaren 14an, aldarrikatu zuten Espainiako II. Errepublika. Gertaera horrek ilusioa piztu zuen herritarrengan. Izan ere, aldaketa politiko ikaragarria zen. Primo de Riveraren zazpi urteko diktaduraren ostean, soka berekoa zen Damaso Berenguer jenerala zegoen agintean, Alfonso XIII.a erregearen babesarekin. Apirilaren 12ko udal hauteskundeetan, baina, Errepublikaren aldekoek irabazi zuten. Eta Eibar izan zen II. Errepublika aldarrikatu zuen lehen herria, estatu osoan. 

Eibartarrak aurreratu egin ziren. Bezperan iritsi zitzaien berria, eta ez ziren Madrilgo aginduen zain egon: udaletxeko balkoian Errepublikako bandera zintzilikatu zuten, apirilaren 14ko goizean. Untzaga plaza gainezka zegoen. Egun handia zen, pozgarria. Alabaina, larritasun uneak ere izan zituzten, aldarrikapena garaia baino lehen egin zutela ohartu zirenean.

II. Errepublikaren etorrerak ez zuen Eibar bakarrik aztoratu, noski. Elorrioko Maria Igarzak, adibidez, gogoan dauka orduko giroa zein nahasia zen, mitina han eta mitina hemen.  
II. Errepublikak hainbat aldaketa ekarri zituen. Emakumeen boto eskubidea, besteak beste. Francisco Javier Aranburu zarauztarraren arabera, euskarazko lehen ikasliburuak ere sasoi horretakoak dira:  
Eibarko aldarrikapenari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi duenak 25 minutuko dokumentala du eskura, "Eibartarren ahotan" proiekturako egindako grabazioak oinarri dituena. 2001ean egin zuten, aldarrikapenaren 70. urteurrenean: 

II. Errepublikari buruzko informazio gehiago, besteak beste Wikipedian

Irudian: Eibarko Untzaga plaza, Errepublika aldarrikatu zuten unean. 

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia