'Sabin euskalduna' irakurketarako liburua<p>Eskolan ere nabaritu zuten aldaketa errepublika aldarrikatu zenean. Aurretik erdarazko liburuak zituzten eta euskarazkoa atera zuten: <em>Sabin euskalduna</em>. Bi pezeta balio zituen liburuak eta irakurketarako erabiltzen zuten. Gero, <em>Xabiertxo</em> atera zuten.</p>