Garizumak garai batean zuen indarra eta garrantzia
2014ko mar. 5a, 08:29
Inauterien osteko asteazkena Errauts Eguna dugu, garizumaren hasiera, Elizarentzat garai sakratua. Ostegun Santu Eguna bitartean Pazko jaietarako prestaketak hasteko sasoia da. Duela gutxira arte eguneroko bizimoduak aldaketak izaten zituen aldi horretan: jatorduak, jolasak, aisialdia....
Inauteriak bukatu eta Aste Santua bitarteko garaia da garizuma, 40 egun irauten duen aldi liturgikoa. Inauteriak bukatu osteko asteazkenean eliztarrei hauts bedeinkatuz gurutzearen zeinua egiten zaie bekokian elizkizun berezi batean, garizumari hasiera emanez. Sasoi horri buruzko hainbat lekukotasun jaso izan ditugu; izan ere, beraien egunerokotasunean aldaketa dexente izaten zituzten, ez nolanahikoak gainera.
Pazkoakoa bete behar zen. Zer den azaltzen du Mallabiko Evarista Zelaietak pasarte honetan:
Garizuma garaiko elizkizunetako sermoiak ere ez ziren ohikoak, sermoi gogorrak izaten zirela dio Aretxabaletako Miren Zuazabeitiak.
Garizuma garaian buldak erosteko aukera egoten zen. Zer ziren buldak? zertarako ziren? Mañariko Isabel Etxanobek horren berri eman zigun:
40 egun horietan ere ezin zitekeen edozertara jolastu. Garai horretan propio jolasteko jolasak zituzten; hala ere, baten bat debekatu omen zuten orduan ere Azkoitiko Jose Mari Aranberrik dioskun moduan:
Txirikiletan ere aritzen ziren garizuman. Arrasateko Pedro Zumelagak kontatu zigun zelan jolasten ziren:
Argazkia: guregipuzkoa.net
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.