Euskal diasporako ahotsak jasotzen

2014ko urr. 14a, 11:21

Ameriketan artzain ibilitakoak elkarrizketatzen ari gara. Momentuz lau pertsonaren testigantzak jaso ditugu.

Diasporako euskaldunen bizimodua eta gorabeherak interesgarriak iruditzen zaizkigu, jaso beharrekoak. Horregatik sortu dugu proiektu hau. Duela gutxi topaketa baten berri izan genuen: Ameriketan ibilitako euskal artzainak Bardean ziren elkartzekoak, irailaren 18an. Artzain horietako batzuk elkarrizketatzeko aukera polita izan zitekeen. Hala, Euskal Artzainak Ameriketan elkartearekin jarri ginen harremanetan. Haiek emandako kontaktuei esker, lau lagun elkarrizketatu ditugu.

AEBetan bizi diren Manuel Gamio eta Seberiano Lazkano elkarrizketatu genituen lehenengo, Ameriketara bueltatu aurretik. Ondoren, Ameriketan ibili baina bueltan etorritako artzainengana jo genuen. Hala, Fermin Zelaieta eta Rafael Lizasoain nafarrak elkarrizketatu ditugu. Eta laster beste batzuekin egotea ere aurreikusten dugu.

Proiektuari Euskal Diasporako Ahotsak jarri diogu izena, elkarrizketa gehiago egiteko asmoa baitugu, eta ez soilik artzain ibilitakoei. Diasporako euskaldun denak interesatzen zaizkigu, baita beste ogibide batzuetan jardundakoak eta beste herrialde batzuetan ibilitakoak ere, eta diasporan jaio eta euskaraz hitz egiten dutenak ere bai.

Lehendik ere jasota genituen Ameriketako ibilera batzuk. Ahotsak.com-eko beste proiektu batzuetarako egindako elkarrizketetan. Hona hemen batzuk: Jazinto ArriolaBitorio SasiainMixel Sainte-MarieCarlos UrriolabeitiaJazinto BasterretxeaPedro LongarteAlex SolozabalLoren AnasagastiJabier LarraldeBenita BernedoLeon Arambel eta Gregorio Larrañaga 'Mañukorta'.

Bitorio Sasiain bermeotarrak lau urte egin zituen Ameriketan:

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia