6 egun "Gasteizko euskararen ahotsak" crowdfunding-a amaitzeko

2014ko uzt. 22a, 11:11

Dakizuen bezala, duela hilabete jarri genuen martxan crowdfunding bidezko diru-bilketa Gasteizko euskararen ahotsak proiektua abiarazteko. Bidearen zatirik zailena egin dugu dagoeneko, eta hasierako aurrekontuaren %80 eskuratu dugu. Orain azken txanpan sartu gara, ea falta dena lortzeko gai garen. Proiektu honetan bidelagun izan nahi?

Ekainaren 18an jarri zen martxan www.karena.eu euskarazko lehenengo crowdfunding plataforma, eta honekin batera baita Gasteizko euskararen ahotsak proiektua ere. Gasteizko euskarak ere baduela ahotsik erakutsi nahi dugu proiektu honetan. Izan ere, orain artean, herri-hizkera jaso izan dugu Ahotsak.com-eko testigantzetan, baina euskalkien eremutik kanpo ere euskara bizi-bizirik dagoela erakutsi nahi dugu. Gasteiztarren lekukotasunak ere bildu nahi ditugu, euskara nola bizi duten jakiteko, euskaraz nola bizi diren ezagutzeko.


Bide erdia baino gehiago egin du dagoeneko proiektuak, baina oraindik ere jendearen bultzada behar dugu helmugaraino iristeko. 6 egun geratzen zaizkigu proiektua martxan jartzeko behar dugun dirua eskuratzeko. Bultzada eman nahi? Hementxe duzu aukera: www.karena.eu/proiektua/gasteizko-euskararen-ahotsak.

 

Bide batez, eskerrik beroena orain arte euren laguntza eskaini diguten dozenaka lagunei. Mila-mila esker!!!

 

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia