Mañukortaren bizipenak liburu batean bildu ditu Amurizak
2014ko aza. 27a, 08:00
Gregorio Larrañaga Mañukorta bertsolariaren bizitza jasotzen duen liburua prestatu du Xabier Amurizak. Gaur egingo dute aurkezpena Bilboko Laboral Kutxako prentsa aretoan, 11:00etan.
Gregorio Larrañaga Mañukorta Markina-Xemeingo Larruskain auzoan jaio zen, Mañukorta baserrian. Eskola gutxi ikasi zuen, baserritik ez zela inora aterako pentsatuz. Baina Ameriketan ibili zen hainbat urtez, artzain. Eta gero Euskal Herri osoa ere pasa du, batetik bestera, bertsoak kantatuz eta txisteak kontatuz.
Xabier Amuriza bertsolariak Mañukortaren bizitzako zertzelada horiek guztiak liburu batean bildu ditu. Gaur aurkeztuko dute lana jendaurrean, Bilboko Laboral Kutxako prentsa aretoan, 11:00etan. Aurkezpenean Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Mañukortak berak eta Xabier Amuriza liburuaren egileak hartuko dute parte.
Ahotsak.com-en ere Mañukortaren bizitzako hainbat pasarte entzun daitezke, berak kontatuta.
"Ingeniero de estratas y burdibides" ikasketak egin omen zituen berak:
Ameriketara zergatik joan zen azaltzen du pasarte honetan:
Ameriketako ibilerak:
Ameriketatik etorri ostean hasi omen zen bertsotan:
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.