Jean Haritxelar euskaltzain hil berriari 2010ean egindako elkarrizketa
2013ko ira. 2a, 13:55
Jean Haritxelar (Baigorri 1923-2013) euskaltzainburu ohia hil da.
Goresmeneko hitzak entzun dira alde guztietan albiste tristea jakin bezain laster. Denek aipatu dute haren dotorezia, izaera alaia eta baikorra, eta Euskaltzaindiari, Iparraldeko euskarari eta euskal elkarteei emandako bultzada.
Irakaslea izan zen 1952tik 1959ra Ageneko lizeoan. Letretan doktoretza lortu zuen 1969an Sorbonako Unibertsitatean (Paris), Etxahun olerkariaren inguruko bi lan aurkezturik: "Le poète Pierre Topet-Etxahun" eta "L’ouevre poètique de Pierre Topet-Etxaun". Bordeleko Unibertsitatean Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna izan zen 1962tik 1986ra. 1962an Baionako Euskal Museoko buru hautatu zuten. Urte horretan ere, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen. 1988an Euskal Herriko Unibertsitateak "Doktor Honoris Causa" izendatu zuen. Euskaltzaindiaren presidentea izan da 16 urtez, zehazki 1989tik (Luis Villasanteren ordez) 2005 arte, Andres Urrutiak ordezkatu zuenean. 2004an Manuel Lekuona Saria jaso zuen. Baigorri jaioterriko auzapeza izan zen 1971tik 1980ra.
Haren biografiako zenbait zertzelada aurki daiteke ahotsak.com webgunean. Leku horretan eta hemen azpian Xan Aire kazetari urepeldarrak euskaltzain baigorriarrari 2010ean egindako elkarrizketa mamitsua.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.