Gerrako Ume gehiagoren elkarrizketak egiten dihardugu
2013ko eka. 25a, 09:37
Gerra Zibiletik aldentzeko Eibartik atzerrira ebakuatu zituzten umeetako hamar elkarrizketatu genituen iaz Ego Ibarra batzordearekin sinatutako hitzarmenari esker. Orduan hasitako bideari jarraituta, aurten ere Errusian, Belgikan, Frantzian eta Inglaterran izandako ume haien lekukotasunak batzen jarraitzen dugu.
Elkarrizketatutakoen artean Zumarragan bizi den Armando Arizmendiarreta eibartarra dago. Umetako bere oroitzapenak kamara parean kontatu dizkigu: Agustina arrebarekin batera Frantziako Dijon herrian egon zen eta elkarrizketan, besteak beste, aitak Eibartik Zornotzako baserri batera nola eraman zituen gogoratu du. Handik, ezer esan gabe, Bilbora eraman zituen, eta handik Frantziara... Bizipen horiek, elkarrizketatutako beste guztienak bezala, betiko gordetzeko asmoz dihardugu.
Gerrako ume hauek utzitako argazkiak eta Eibarren egindako ekitaldian erakutsitako bideoa ere kontsultatu ditzakezu.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.