Eibarren euskaraz bizi nahi dut
2013ko ira. 13a, 17:13
Irailaren 21ean Eibarko Untzaga plazan antolatuko den Euskaraz bizi nahi dut azokan egongo gara.
Eibarren euskara ikastea, praktikatzea eta euskaraz bizitzea eta gozatzea errazten eta laguntzen duten egitasmoak plazaratuko dira. Azoka izango da asteburuko ekintza nagusia, baina ez bakarra. Hona hemen egitaraua:
Ostirala, irailak 20
22:00 Bertso musikatuak, Txantxa zelaiko kioskoan.
- Bertsolariak: Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen eta Jon Martin.
- Musikariak: Xabier Matxiain eta Gari Otamendi.
Larunbata, irailak 21
11:00 Eibarren Euskaraz bizi nahi dut agerraldia
11:00 - 14:00 Euskararen azoka
- Euskararen alde, euskaraz edo euskal kulturaren alde Eibarren lan egiten dugun elkarte eta erakundeon erakusketa azoka: gure jardunaren azalpena, argitalpenak, webgunea, etab.
- Umeentzako tailerrak eta jolasak
- Gazte eta helduentzako mintzodromo, jolas, bertso-joko, lehiaketa (kalamuako parlamentua)...
- Indianokua gaztelekua zabalik (12:00etatik 13:30etara)
- Musika
Gerturatzen direnen artean Coliseorako sarrerak eta publikazioak zozketatuko dira.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.