Euskararen transmisioari buruzko mintegiko hitzaldiak sarean ikusgai

2013ko urr. 1a, 15:44

Euskararen transmisioari buruzko 3. mintegia antolatu zuen Eta Kitto elkarteak maiatzean, Eibarren. Orain, mintegiko bideoak sarean jarri dituzte.

Euskararen transmisioari buruzko 3. Mintegiko hitzaldiak entzun eta ikusteko aukera dago gaurtik aurrera Interneten, etakitto.com youtube-ko kanalean. Aurtengo maiatzaren 7an izan zen mintegia, Eibarren, eta arlo askotako adituak bildu zituen. Hainbat gairen gainean hausnartu eta eztabaidatzeko abagunea izan zen bertan.

Ahotsak.com-eko Asier Sarasua eta Idoia Etxeberria kideek hezkuntzako proiektuaren berri eman zuten, eta hitzaldi hori da sarean jarri dutenetako bat: "Ahotsak hezkuntzan". Egun hartan, Ahotsak ikasgelan webgune berria aurkeztu genuen. Hona hemen orduan mintegiari buruz egin genuen laburpena.

Mintegiko hitzaldi guztiak jarri dituzte sarean, erabiltzaile guztien eskura:

"Arrue ikerketa 2011: emaitza nagusiak" (Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterra)
“Euskararen transmisioa Ipar Euskal Herrian gaur egun” (Jean Baptiste Coyos hizkuntzalaria)
“Haurrek nola, gurasoek hala? Ideietatik aplikaziora” (Izaro Susperregi, Urtxintxa eskola)
“Emozioen eta euskararen transmisioa familietan: etxean zer ikusi, hura ikasi” (Iñaki Pikabea pedagogoa)
"Euskaldun hazi Nafarroan" (Paula Kasares soziolinguista)

 Argazkia: Eta Kitto

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia