Eskoriatzako toponimia jasotzeko deialdia

2013ko api. 4a, 16:06

Udalak eskatuta IkerMap enpresa Eskoriatzako toponimiaren jasoketa egiten ari da eta orain, ikerketa lanaren bigarren fasea hastera doala, ahozko bilketa egiteko arduradun baten zerbitzuak kontratatuko ditu hiru hilabeterako, lan-jardun erdian. Eskaerak aurkezteko epea: apirilaren 12a.

IkerMap enpresa Eskoriatzako toponimiaren jasoketa egiten ari da eta ahozko bilketa egiteko arduradun baten zerbitzuak kontratatuko ditu hiru hilabeterako, lan-jardun erdian.

  • Baldintzak: bertako euskalkian hitz egitea, kartografian, erabiltzaile maila izatea, autoa izatea edo norbere kabuz mugitzeko baliabideak.
  • Baloratuko da: antzeko lanetan ibili izana, Eskoriatza ezagutzea, baserri ingurua ezagutzea, erabiltzaile mailan informatika ezagutza izatea, Eskoriatzan erroldatuta egotea.

CV bidaltzeko epea: apirilak 12, euskara@eskoriatza.net helbidera.

Informazio gehiago: Eskoriatzako kultur etxea. 943 71 46 88.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia