Badihardugu Elkartea Europako Geoparkeen Astean

2013ko mai. 15a, 11:07

Badihardugu Elkarteak egindako hiru bideo ikusiko dira  Deban aurkeztu den Europako Geoparkeen Astearen baitan.

Maiatzaren 18tik ekainaren 9ra bitarte izango da Europako Geoparkeen Astea eta hainbat ekintza antolatu dituzte: tailerrak, bisita gidatuak, hitzaldiak... Deba, Zumaia eta Mutrikun  Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara izeneko ekitaldia taularatuko dute egun desberdinetan eta bertan Ahotsak proiektuan jasotako hainbat testigantza ikusteko aukera egongo da. Izan ere, Badihardugu Elkarteak Euskal Geoparkearentzat sortutako hiru bideo berri erakutsiko dituzte, lehendabiziko aldiz. Zumaia, Deba eta Mutrikuko lekukotasunekin egindako ikus-entzunezkoak dira, kostaldeko herriotako bizimodua erakusten dutenak. Itsasoa, Ohitura era sinesmenak eta Herri nortasuna dira landutako gaiak.

Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara. Geoparkeko herritarren ahotsa ikuskizuna, noiz eta non:

Mutriku: maiatzaren 18an,  22:00etan Zubietako plazan.

Zumaia: maiatzaren 29an,  19:00etan Alondegian.

Deba: ekainaren 7an, 19:00etan Agirre jauregian.

 

 

 Informazio gehiagorako: www.geoparkea.com

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia