"Isiltasuna hausten. Soraluzetarren gerrako testigantzak" dokumentala aurkeztuko dute Soraluzen

2013ko ira. 18a, 16:43

Gerrako testigantzak biltzen dituen dokumentala aurkeztuko du Soraluze 1936 lantaldeak datorren igandean, irailaren 22an Soraluzen bertan. Errepublikako bizipenetatik hasi eta gerra osterainokoa biltzen du Badihardugu Euskara Elkarteak zuzendutako dokumentalak eta Ahotsak.com webguneko hainbat eta hainbat testigantza ditu oinarri. 

Soraluze 1936, herriko Memoria Historikoa berreskuratzeko ahaleginean diharduen lantaldeak gerraren inguruko bizipenak jasotzeko hainbat elkarrizketa egin zituen 2009-2010 inguruan. Testigantza horiek eta Ahotsak.com webgunean Soraluzeko orrian dauden beste hainbat eta hainbat testigantzarekin ordubete inguruko dokumentala osatu du Badihardugu Euskara Elkarteak. 1993tik 2013ra bitartean jasotako berrogeiren bat herritarren testigantzak biltzen ditu Isiltasuna hausten. Soraluzetarren gerrako testigantzak izeneko dokumentalak eta Errepublikatik hasi eta gerra osterainoko bizipenak jasotzen ditu: Errepublika garaian nolakoa zen herria, gerra hasiera, tropak nola sartu ziren herrira, herritik ihesa, fronteko bizipenak, bonbardaketak, herrira itzulera...

Dokumentalaren aurkezpena datorren igandean izango da, irailaren 22an, eguerdiko 12:00etan, Soraluzeko Herriko Antzokian. Bertaratutakoek dokumentala ikusteko aukera izango dute.

Informazio gehiago plaentxia.com webgunean (Argazkia bertatik hartua: Preso errepublikarrak Burgosen).

 

Hona hemen dokumentalaren promozio bideoa:

 

Orduko bizipen horietako asko eta asko Ahotsak.com-en bertan ere entzun daitezke, lekuko soraluzetarren ahotik:

 

Errepublikaren albistea Soraluzera. Jaio Ezenarro eta Iñaki Iñurrieta


Bonbardaketak eta hildakoak Bilbon. Benita Gallastegi

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia