"Euskararen transmisioari buruzko III. Mintegia" - Izen-ematea ireki da
2013ko api. 8a, 11:38
Parte hartu nahi duenak normalizazioa@etakitto.com helbidera idatzi dezake (izen-abizenak, enpresa edo erakundea, telefonoa eta posta elektronikoa adierazita) edo 943200918 telefonora deitu. Prezioa 25 eurokoa da, bazkaria barne (goizez edo arratsaldez bakarrik joateko aukera ere badago, 15 euro).
Egunean zehar hainbat saio egongo dira, eta tartean Ahotsak-eko pare bat kidek aurkeztutakoa. Arratsaldeko 15.20etan hasita, Idoia Etxeberriak eta Asier Sarasuak Ahotsak.com proiektuaz eta ondare hori ikastetxeetan zabaltzeko aukeraz eta azken urteotan egindako lanaz jardungo dute. Besteak beste, Ahotsak Ikasgelan proiektua ere aurkeztuko dute.
Egitaraua
8:45: Akreditazioa eta dokumentazioa.
09,00 - 09,15: Ongi- etorria.
09,20 - 09,55: "Arrue ikerketa 2011: emaitza nagusiak". Pablo Suberbiola soziologoa. Soziolinguistika Klusterra.
10,00 - 10,45: “Euskararen transmisioa Ipar Euskal Herrian gaur egun”. Jean Baptiste Coyos. Linguistikan Doktorea eta Euskaltzaina.
10,50 - 11,30: “Haurrek nola, gurasoek hala? Ideietatik aplikaziora”. Izaro Susperregi. Urtxintxa eskolako soziolinguistika arloko koordinatzailea eta garapen pedagogikoa arloko kidea.
11,30 - 11,45: ATSEDENA
11,50 - 12,25: “Emozioen eta euskararen transmisioa familietan: etxean zer ikusi, hura ikasi” tailerra. Iñaki Pikabea. Psikologo, pedagogo eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Doktorea.
12,30 - 13,25: "Euskaldun hazi Nafarroan". Paula Kasares. Soziolinguista eta NUPeko irakaslea.
13,30 - 15,15: BAZKARIA
15,20 - 16,00: “Ahotsak.com Ikasgelan - Nagusien ahozko ondarea ikastetxeetan zabaltzeko transmisio-proiektua“. Idoia Etxeberria, proiektuaren arduraduna; eta Asier Sarasua, Badihardugu Euskara Elkarteko presidentea
16,05 - 17,40: Mahaingurua. Dinamizatzailea: Kike Amonarriz.
17,40 - 17,45: Agurra
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.