Ahotsak 10 urte - Prentsa-jarraipena

2013ko mar. 28a, 11:46

Joan zen martxoaren 15ean ekitaldi polita bizi izan genuen Elgetako Espaloian. Gure proiektuaren 10. urteurrena, lagun asko inguruan.... eta prentsak ere behar adineko jarraipena egin dio, bai ekitaldiari, bai "Euskal Herriko Ahotsak" proiektuaren 10. urteurren horri eta orain arteko ibilbideari. Azken egunon prentsan izandako zenbait aipamen bilduko ditugu datozen lerroetan.

Hona hemen prentsan jasotako zenbait aipamen:

Argazki-galeria batzuk ere kontsulta ditzakezue:

Bestalde, ekitaldiaren egunean bota genituen bideo guztia sarean dituzue youtubeko playlist honetan.

Gainera, datozen egunotan Euskal Telebistan ere erreportaje txiki bat egingo digute (asteburu honetako albistegietan argitaratzekoa omen da), eta Radio Euskadik ere elkarrizketa egingo digu, bihar, ostirala, arratsaldeko 17.30etan.

Goienako lagunek ere pare bat elkarrizketa egin dizkigute eta ekitaldia bera ere osorik grabatu zuten. Ea datozen egunotan sareratzen ditugun.

Eskerrik asko guztiei!

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia