Online ikastaroa etnografiaz eta bizitza-historien inguruan

2012ko mar. 13a, 10:47

Asmoz Fundazioak ikerkuntza biografiko-narratiboan sakontzeko trebakuntza tresna praktikoak jasotzeko beharra dagoela sumatu du. Azken urteotan eskaintzen ari den ikastaroei jarraipena emanez, Bizitza historiak: gizarte zientzietan duen erabilera ikastaroa antolatu dute datozen asteotarako. Martxotik maiatzera luzatuko da, 30 orduz, eta online izango da oso-osorik.

Etnografiaren barruan, bizitza historiak nola sortzen eta aztertzen diren ikusi nahi da, hainbat egoera sozialetan eta esparru teoriko desberdinetan. Alegia, antropologia, historia eta soziologia bezalako diziplinetatik abiatuta, ahozko kontakizunak artikulatzeko eta eskuratzeko moduan teoriak zer paper betetzen duen ikusiko da, eta hainbat hausnarketa egingo dira.

Ikastaroa online izango da eta 30 ordu inguruko iraupena izango du (astean 5 ordu). Izen-ematea zabalik dago martxoaren 22ra arte, eta ikastaroa martxoaren 26tik maiatzaren 18ra bitartean izango da. 390 euroko prezioa dauka eta gaztelaniaz izango da.

  • Zuzendaria: Rosa García-Orellán.
  • Hartzaileak: Etnografiaren esparruan ikerketak egiteko eta biografiak jasotzeko bideak lantzeko interesa duten pertsonak.Ikastaroa online bidez emango dugunez, Interneterako konexioa duen edonork egin ahal izango du. Beraz, zabala da oso lurralde esparrua.
  • Iraupena: Ikastaroa martxoaren 26an hasi eta maiatzaren 18an amaituko da. 30 ordu guztira.
  • Ebaluzazioa: Ebaluazioa jarraitua izango da. Beraz, modulu bakoitzeko ariketa praktikoak egin beharko dira, eta ikastaroan sor daitezkeen mintegi edota eztabaida foroetan parte hartu.

Informazio gehiago (metodologia, zuzendaritza, programa, eta abarrak), Asmoz Fundazioaren webgunean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia