10.000 bideo sarean
2012ko mar. 9a, 08:46
Duela 2 urte bota genuen erronka: 10.000 baietz! Eta ordutik hona 6.000 bideo berri igo ditugu webgunera.
2003an hasi ginen lehen bideoak igotzen eta Soraluzeko Antonio Oregirenak izan ziren webgunea estreinatu zutenak.
Ordutik hona makina bat ahots batu zaizkio eta Jose Antonio Olea durangarra izan da azkena; gaurtik aurrera bere hitzak entzungai daude Durangoko ahotsak proiektuaren barruan. Bere bideoak izan dira zenbaki borobila lortzen lagundu diguten azkenak.
Gerraosteko egunkariak eta irratiak
Azken 2 urteetan, baina, hainbat herritako testigantza berriak sareratu ditugu. Momentu honetan Donostiak ditu pasarte gehien ikusgai, 601 bideo hain zuzen ere.
Gaur arte 218 herritako 3.876 lekukoren testigantzak bildu ditugu. Gure nahia urtea bukatzerako herri bakoitzean gutxienez pasarte bat entzungai egotea da. Hara erronka berria!
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.