Bizkargi mendiko borroka: Burdinazko Gerrikora hurbiltzeko erasoa
2012ko mai. 9a, 11:10
Duela 75 urte, gaurko egunez, frankistak Bizkargi mendia erasotzen hasi ziren. Handik bi egunera gaina hartua zuten. Baina zazpi egun iraun zuen borrokak, eta ehunka hildako utzi zituen.
Frankistek Bilborako bidean oztopo gogorrak aurkitu zituzten. Horietako bat Larrabetzu, Zornotza eta Muxika artean dagoen Bizkargi mendian. Maiatzaren 9an hasi zuten erasoa eta bi egunean gaina hartu zuten zazpi eguneko borroka latzari hasiera emanez. Izan ere, hainbat gudari eta miliziano batailoi ez ziren erretiratu eta kontraeraso gogorrak egin zituzten. Handik hilabete batera, Burdinazko Gerrikoa apurtu eta Bilbo okupatu zuten. Gaur egun oraindik ere, Bizkargin gudariak omentzen dira, urtero gogoratzen da Santa Kurtze osteko lehen domekaz bertan jazotakoa.
Ahotsak.com-en bertan gertatutakoak gogoratzeko hainbat pasarte ditugu ikusgai:
Jesus Barandika, Muxika 1921 bertako frontearen berri ematen:
Rikardo Duñabeitiak, Muxika 1929, etxetik ikusi zituen Bizkargi ondoan izandako beste eraso batzuk:
Claudio Zabalak, Gernika-Lumo 1922, bere aita gorpuak batzera derrigortu zutela du gogoan:
Irudia: Bizkargi mendiko lubaki bat (guregipuzkoa.net)
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.