Gernika: "Handik hiru ta handik beste hiru... errefujixora!"
2012ko api. 26a, 08:16
1937ko apirilaren 26an Gernika-Lumoko hiribildua bonbardatu zuen Alemaniako Condor legioak Francoren aginduz. Herria suntsitu eta herritarren artean samina eta ezinegona sortu ostean, gutxi batzuek baino ez zuten lortu herrian bertan bizimodu berria egitea. Une latz haiek bizi izan zituztenen lekukotasunak jasotzeko aukera izan dugu Ahotsak.com-en eta egunotan, 75. urteurrena gogoratuz, horietako batzuen berri emango dizuegu 3 atal desberdinetan.
Apirilaren 26 hura astelehena zen, azoka eguna, hain zuzen ere, herria jendez beteta zegoen. Bertan bizi ziren 5.000 herritarrez eta Busturialdeko baserritar eta erosle askoz gain, Bizkaiko beste hainbat herritatik zein Gipuzkoa aldetik heldutako errefuxiatuak zeuden.
Gerra Zibilaren hasieran, Otxandioko bonbardaketaren ostean, babesleku-sarea eraikitzen hasi ziren, herriko semea zen Castor Uriarte arkitektoaren zuzendaritzapean. Horri esker, eta beste hainbat babesleku pribaturi esker, Gernikan zegoen jende andanak bertan ezkutatzeko aukera izan zuen, ehunka eta ehunka bizi salbatuz.
Babeslekuez gain, alerta-seinaleen sistema ere bazegoen: Kosnoaga menditik bandera gorriak astinduz, Andra Maria elizako kanpandorrean zeudenei abisatzen zieten hegazkinak zetozela jakinarazteko; ondorioz, herriko industrietako alarmak ere joka hasi ziren.
Hauek dira erasoen unea gogoratuz Ahotsak.com-en jasotako testigantzetako batzuk:
Enrike Aranzabal "Iturri", 1924
Bonbardaketan trenbidetik Forurantz
Juanita Idigorasek (1917) umorez gogoratzen du:
Arbola baten atzean ezkutatuta
Kanpai-hotsekin batera, babeslekura
Jesus Kortabitartek, 1927, eta Angel Nabeak, 1930, Burgo menditik ikusi zuten erasoa:
Burgoatik Gernika errearen ikusmira
Lekukotasun gehiago entzuteko ein klik hemen.
Irudia: San Juan eliza ingurua bonbardaketa ostean, euskal-museoa.org.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.