Grabazioen eta hiztunen inguruko informazioa PDFan jaisteko aukera Ahotsak.com webgunean

2011ko eka. 14a, 11:36

Gaurtik aurrera, aukera berria gehitu dugu Ahotsak.com webgune honetan. Edozein zintaren eta hizlariren inguruko informazio publiko guztia PDF batean jaitsi ahalko duzu zure ordenagailura.

Ahotsak.com webgunean beti berrikuntzak gehitzen ari gara, erabiltzaileei ahalik eta zerbitzu onena emateko. Oraingo honetan, gure webgunean dagoen informazio publiko guztia PDF formatuan jaisteko aukera jarri dizuegu.

Ahotsak.com webgunean nabigatzen ari zarela, 3 PDF mota jaisteko aukera izango duzu:

  • herri batena: herri horren datu orokorrak, elkarrizketatuko hizlarien zerrenda, egindako grabazioak, eta grabazioetan oinarritutako transkripzio guztiak.
  • hizlari batena: hizlariaren biografia eta argazkia, egin zaizkion elkarrizketen zerrenda, eta zinta horietan identifikatutako pasarte guztiak, online dagoen informazio guztiarekin (erreferentziak, gaiak, laburpenak, transkripzioak...)
  • eta grabazio batena: zinta batean dauden hiztunekin eta bere pasarteekin.

Horretarako, webgunean nabigatu eta eskuineko zutabean aurkituko duzu PDFa klikatu eta jaisteko aukera. Adibiderako, hementxe Eskoriatzako herriaren PDF, edo Bermeoko hiztun batena, Maria Artetxe.

Hemendik lasterrera, herri bateko transkripzioak XML eta TXT formatuetan jaisteko aukera ere gaituko dugu. Eta gogoan izan, Ahotsak-eko informazioa API bidez ere kontsulta eta erabili dezakezula.

Beti ere, informazio eta eduki guztia CC-by-sa lizentziarekin partekatzen dugu. Kultura eta jakintza librearen alde lanean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia